euskarabildua

Albisteak

XV. edizioaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Teila Fabrikan

2026 | 15. edizioa

Euskarabildua jardunaldiaren aurtengo edizioa aurkeztu dute antolatzaileek donostiako Teila Fabrikan. "Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura" izenburupean, Euskal Herriko ekosistemari begira jarriko da aurten jardunaldia; azpiegiturak, eredu libreak, datuak eta aplikazioak aztertuz. 

Aurtengo Euskarabilduak Euskal Herrian Adimen Artifizial burujabeagoa nola lortu aztertuko du

2026 | 15. edizioa

NI.EUS ETA EUSKAL KOMUNITATE DIGITALAREN BESTELAKO ESPERIENTZIA BATZUK ERAKUTSIKO DIRA EUSKARABILDUAN

2025 | 14. edizioa

2020an, PuntuEUS Fundazioak eta Guebs enpresak ni.eus proiektua sortu zuten. Egitasmo honek euskal komunitate digitalaren eskari zabal bati erantzun dion arren, azkeneko urteetan teknologiak bilakaera handia izan du. Beraz, behar berriei aurre egingo dien aplikazio berria aurkeztuko da edizio honetan. Horrez gain, 'Erakusleihoa' atalean, euskal komunitateko hiru esperientzia emango dira ezagutzera.

EUSKARAZKO HIZKUNTZA TEKNOLOGIA ETA ADIMEN ARTIFIZIAL PROPIOA POSIBLE AL DA?

2025 | 14. edizioa

Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta Aitor Soroa, EHUko Adimen Artifizial eta hizkuntza teknologiako Hitz Katedrako zuzendaria gogoeta saio baten bidez galdera nagusi batzuei erantzuten saiatuko dira: euskarazko hizkuntza teknologia eta adimen artifizial propioa posible, bideragarri eta beharrezkoa al da?

Iratxe Esnaolak hezkuntzaren digitalizazio arduratsuari buruz hitz egingo du

2025 | 14. edizioa

Esnaolak hiru erpinetatik aztertuko du gaia: datuen gobernantza, hezkuntzaren digitalizazioa eta hezkuntza politikak, eta hezkuntzaren digitalizazio burujabea. Bere ustez, “hezkuntzaren digitalizazioa atzerriko korporazioen esku uzteak burujabetza teknologikorako aukerak murrizten ditu". 

Cristina Caffarrak EuroStack proiektua aurkeztuko du, Europako burujabetza digitalaren alde

2025 | 14. edizioa

Cristina Caffarra Europako digitalizazioan eta lehiakortasun ekonomikoan adituak, EuroStack izeneko ekimenaren aurkezpena egingo du —ekimena “Europa kolonia digitala” bihurtzen ari dela salatzen duen ikuspegi kritikoaz—, helburu nagusi bezala teknologia-azpiegitura lehiakor eta iraunkorrak jartzea duena.

ICANN erakundea eta interneteko gobernantza saiakera hizpide izango dira aurtengo Euskarabilduan

2025 | 14. edizioa

Amadeu Abril i Abril, abokatua eta .cat domeinuaren sustatzailea, interneteko gobernantzaren egitura eta ICANN erakundearen funtzionamendua azalduko ditu. Josu Waliño, PuntuEus Fundazioko zuzendaria, berriz, euskararen presentzia eta euskal komunitate digitalaren rola aztertuko ditu.

Manuela Battaglini: "Gaur egun gertatzen denaren aurka, gizartearentzat onuragarria den adimen artifiziala posible da".

2025 | 14. edizioa

Abokatua eta marketinean eta komunikazio digitalean aditua den Manuela Battaglinik azalduko digu adimen artifizialari buruz mundu mailan hartzen diren erabaki politikoek gure bizitzetan zer nolako eragina duten. Battaglinik azpimarratzen du beharrezkoa dela ikuspegi demokratikoa eta gardentasuna lehenestea, herritarren eskubideak babestuko dituen teknologiaren alde egiteko.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea