euskarabildua

Albisteak

Euskarabilduak hezkuntzaren dimentsio berria jorratuko du, hiri hezitzailea

Euskarabilduaren goizeko saioan, atsedenaldiaren ondoren hiri hezitzailearen gaia landuko da. Horretarako bi hitzaldi antolatu ditugu: Belen Maiza Ordiziako zinegotziak euren esperientziaren berri emango du eta ondoren Bartzelonako Laia Coma irakasleak IKTek hiri hezitzailean joka dezaketen paperari buruz hitz egingo du. Gainera, arratsalderako antolatu diren talde dinamiketako bat izango da “IKTak eta hiri hezitzailea” .

Izen ematea irekita dago

Izen ematea irekita dago Azaroaren 6an San Telmo Museoan izango diren Euskarabildua jardunaldietan izen emate epea irekita dago. Jardunaldiak guztiz doakoak izango dira. Aurten lehen aldiz, arratsaldean talde dinamika saioak antolatu dira. Hala, izena ematerako orduan zein saiotan parte hartu nahi den zehaztu beharko da–goizez, arratsaldez, edo bietan−.

Azaroaren 6an ospatuko dugu Euskarabilduaren 3. edizioa

Irakaskuntza eta ikasketa prozesu eta metodologietan IKTek dakartzaten abantailei eta erronkei helduko diegu aurtengo Euskarabildua jardunaldian, azpimarra berezia jarriz hizkuntzen irakaskuntzan eta hiri hezitzailean. Gainera, aurten jardunaldiak berrikuntza nabarmena ekarriko dute, arratsaldean gaiari buruzko talde dinamikak antolatu baititugu.

Dagoeneko hainbat ponentzia kontsultagai daude

Arantza del Pozoren (Vicomtech-IK4), Nora Barrosoren (EHU) eta Carles Solaren (Plataforma per la Llengua) hitzaldiak dagoeneko kontsulgai daude webguneko ponentzien atalean.

Pablo Iglesias eta Carles Solà izango dira Euskarabildua jardunaldian

Euskal Herriko esperientzien berri ere izango da, hala nola, EHUko Nora Barroso eta Vicomtech-IK4ko kideak izango dira gure artean urriaren 11n.

Interneteko ikus-entzunezkoen mundua hizketa gai aurtengo

Ikusi eta entzun. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak izenburuko jardunaldietan, Interneteko bideogintza aztertu nahi dugu bai ikuspegi komunikatibotik zein teknologikotik begiratuta.

Euskarabildua jardunaldiko bideo guztiak ikusgai daude webgunean

Jardunaldiko hitzaldi guztien bideoak zintzilikatu ditugu webgunean. Bertan ikusi ziren esperientzia eredugarrien bideoak ere ikusgai daude.

Balorazioen unea iritsi da

85 lagunetik gora elkartu ziren Koldo Mitxelena kulturunean Euskarabildua jardunaldien karietara.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Antza komunikazio grafikoa Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea