#14. EDIZIOA · 2025ko azaroaren 04an
Nork gobernatzen du Internet?
Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean
Beste urte batez, euskal komunitate digitalaren saretzearen lekuko izan zen San Telmo museoa, azaroaren 4an.
Potentzia handien indar militar zein teknologikoak une batetik bestera mundua hankaz gora jar dezaketen garai hauetan, geopolitika, Interneteko gobernantza eta euskal komunitate digitalaren esperientziak izan genituen hizpide Euskarabildua jardunaldian.
Goiz batek askorako eman zuela uste dugu eta behin aurtengoa amaituta, hurrengo urtekoa prestatzen hasteko irrikitan gaude. Aurretik, ordea, edizio honetako ondorio eta gako nagusiak laburtu nahiko genituzke, eta horretarako hurrengo euskarri grafikoa sortu dugu:
NI.EUS ETA EUSKAL KOMUNITATE DIGITALAREN BESTELAKO ESPERIENTZIA BATZUK ERAKUTSIKO DIRA EUSKARABILDUAN
2025 | 14. edizioa
EUSKARAZKO HIZKUNTZA TEKNOLOGIA ETA ADIMEN ARTIFIZIAL PROPIOA POSIBLE AL DA?
2025 | 14. edizioa
Iratxe Esnaolak hezkuntzaren digitalizazio arduratsuari buruz hitz egingo du
2025 | 14. edizioa
Cristina Caffarrak EuroStack proiektua aurkeztuko du, Europako burujabetza digitalaren alde
2025 | 14. edizioa
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea