euskarabildua

Albisteak

Nork gobernatzen du Internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean

2025 | 14. edizioa

partekatu

Euskarabildua jardunaldiaren helburua da, teknologia ikuspegi kritiko, burujabe eta arduratsu batekin begiratzeko gakoak gizarteratzea eta esperientziak partekatzea. Aurtengo edizioan, begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan?

Egun erronka global bati begiratzen diogu gure txikitasunetik. Munduko estatu handien lehiaren aurrean gaude, baina lehia hori ez da soilik komertziala, ez militarra, teknologikoa ere bada. XXI. mendean, korporazio teknologiko handiek, Big Tech izenez ezagutzen direnek, estatu-nazioek baino botere gehiago dute mundua gobernatzeko.

Iaz, Institut Cerdak egindako ikerketa baten arabera, hodei bidezko zerbitzuen fakturazioaren %67 AEBetako hiru enpresetan kontzentratu zen eta Interneteko bilaketen %82 Google bidez egiten dira.

Hala, Google, Meta, Amazon, Apple eta Tesla bezalako enpresek ez dute soilik aberastasuna pilatzen: datuak biltzen dituzte, narratibak moldatzen dituzte eta nazioarteko sistemaren arauak berridazten dituzte.

Eta errealitate global horren aurrean zein izan behar du euskal komunitatearen estrategiak? Galdera horri erantzuten saiatzeko, aurtengo Euskarabilduan Interneteko izen eta zenbakien kudeaketa daraman ICANN erakundea ezagutzeko aukera izango da, baita bertan euskaldunon ordezkaritza duen PuntuEUS Fundazioaren lana nolakoa den ulertzeko ere, eta Euskal Herriko esperientziei ere tartea eskainiko zaie, ohiko moduan. Era berean, sare sozialetan eta euskarazko adimen artifizialean jarraitu beharko genukeen estrategiari buruz gogoetatuko dute hainbat adituk.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea