euskarabildua

Albisteak

EUSKARAZKO HIZKUNTZA TEKNOLOGIA ETA ADIMEN ARTIFIZIAL PROPIOA POSIBLE AL DA?

2025 | 14. edizioa

partekatu

Gaur egun hizkuntza teknologiak eta adimen artifiziala eskutik doaz. Era berean, adimen artifiziala gero eta presenteago dago gure bizitzan eta hizkuntza zeharlerroa da guzti horretan, makinekin interaktuatzeko garaian, dokumentazioa eskuratzeko, sailkatzeko, bilaketak egiteko... Eta gurera ekarrita euskara horretan guztian presente egotea garrantzitsua da.

Guztiok ezagutzen ditugun eredu handien aurrean (ChatGPT, Gemini, Copilot...), zein izan behar du euskararen estrategiak? Teknologia propioa sortzea bideragarria eta beharrezkoa al da? Zergatik? Datuen pribatutasuna nola zaindu dezakegu? Euskal Herriko enpresetan teknologia hauek zenbateraino daude txertatuta? 

Galdera guzti hauen erantzuten saiatuko dira Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta Aitor Soroa, EHUko Adimen Artifizial eta hizkuntza teknologiako Hitz Katedrako zuzendaria.

Edizio arrakastatsua: San Telmoko aretoa beteta
Aurtengo Euskarabilduaren edizioak euskal gizartean interes handia piztu du eta jardunaldiaren egunerako egun gutxi geratzen direla, San Telmoko aretoa beterik dago. Jendea itxaron zerrendan ari da izena ematen. Hala ere jakin, EITBren lankidetzari esker jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo dela eta ondorengo egunetan hitzaldiak www.euskarabildua.eus webgunean zintzilikatuko direla.
 

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea