Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko dugu, eta ohi bezala, teknologia burujabetzarekin lotutako esperientziak eta proiektuak izango dira ardatz nagusietako bat. Euskal Herrian garatzen ari diren aplikazio, tresna teknologiko, zerbitzu eta bestelako ekimen burujabeak ezagutzera ematea da gure helburua, eta horregatik, deialdi bat irekitzea erabaki dugu.
Zure proiektua teknologia burujabetzarekin lotuta badago —izan software librea, hodei propioan oinarritutako zerbitzuak, datu pribatuen kudeaketa burujabea, sare deszentralizatuak edo antzeko esparruren batean—, eta zure esperientzia Euskarabilduan partekatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!
Interesa izanez gero, info@euskarabildua.eus helbidearen bidez jar zaitezke harremanetan, proiektuaren deskribapen labur bat bidaliz. Proposamenak maiatzaren 30era bitarte jasoko dira.
Animatu eta parte hartu Euskarabilduaren 14. edizioan!
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea