2025 | 14. edizioa
partekatuCristina Caffarrak curriculum zabala dauka, lehiakortasun ekonomikoan aditua da eta azken bi hamarkadatan Europan gertatu diren monopolio auzi nabarmenetan aditu bezala parte hartu du. Aholkularitza lanak utzi ondoren, Lehiaren Ikerketarako Politiken Sarea sortu zuen Politika Ekonomikoaren Ikerketa Zentroan, eta politikei buruzko eztabaidak antolatzen eta moderatzen ditu bertan. Modu aktiboan lagundu du monopolioaren aurkako eta merkatu digitalen erregulazioari buruzko eztabaida globalean, monopolioen aurkako legeak integratzearen eta datuen babesaren alde eginez. Izan ere, uste du monopolioen aurkako legeek hazkunde ekonomiko orekatuari lagundu diezaioketela. Bestalde, Europako teknologia burujabetza helburu duen EuroStack mugimenduaren sortzaileetako bat da.
Hain zuzen ere, proiektu hori aurkeztuko digu Cristina Caffarrak aurtengo Euskarabilduan. EuroStack ekimena Europako azpiegitura lehiakor eta iraunkorra eta zerbitzu digital propioak lortzeko helburuarekin jaio da. Caffarrak dio “Europa kolonia digitala” dela eta erregulazio digitalak ez digula industriarik ekarriko. Horregatik Eurostack proiektua ez da jaio gizarte zibilean edo ikerketa zentroetan pentsatuz, baizik eta Europako industria politika bat dela defendatzen du ekonomilariak.
.png)
Irudiaren iturria: TelecomTV
Cristina Caffarra egun AEBetan dago eta bere hitzaldia online konektatuta emango du.
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea