euskarabildua

Albisteak

ICANN ERAKUNDEA ETA INTERNETEKO GOBERNANTZA SAIAKERA HIZPIDE IZANGO DIRA AURTENGO EUSKARABILDUAN

2025 | 14. edizioa

partekatu

Desentralizazioan oinarrituta jaio zen Internetek badu erakunde bat, AEBen legearen baitan sortua izan arren, gobernutik at dagoena eta Interneteko izen eta zenbakiak ezartzearen ardura duena. Erakunde hori ICANN da, 1998. urtean irabazi asmorik gabe sortutako erakundea. ICANNek ez du Interneteko edukia kontrolatzen, baina domeinuen kudeaketan betetzen duen funtzioak Interneteko hedapen eta bilakaeran, hau da, politika digital orokorrean, paper aktiboa izatea dakarkio. 


Amadeu Abril legelariak, abokatuak eta .cat domeinuen sustatzaileak oso ongi ezagutzen du ICANN erakundea. Berak dion moduan, “ICANN hainbat interes batzeko ahalegina egin nahi duen gobernantza globalaren esperimentu gunea ere bada”. Amadeuren aburuz, Internet, berez, sare deszentralizatuen multzo bat da, eta zaila da koordinatzea eta gobernatzea. Baina horrek ez du eragozten estatuek berau arautzeko gero eta ahalegin gehiago egitea. 


Josu Waliñok, PuntuEus Fundazioko zuzendariak bere aldetik, euskaldunon komunitatearen ordezkaritza ICANNen barruan nolakoa den azalduko digu. 


Bi hitzaldi horien bidez, Interneteko gobernantza globalari buruzko gakoak ezagutuko ditugu: estatuen burujabetza posible al da? Zer gairi buruz eztabaidatzen dute ICANNeko partaideek? Erabakiak nola hartzen dira? Zer ondorio mota dituzte erabaki horiek? 

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea