euskarabildua

Gobernu irekietarako teknologiak:<br/> gardentasuna / parte hartzea / berrikuntza

Gardentasuna, parte hartzea eta lankidetza dira Gobernu Ireki baten oinarria, eta bide horretan, teknologiak -nahikoak ez diren arren- ezinbesteko tresnak dira. Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da erakundeak irekitzeko tresna berritzaileak garatzea, bestelako gobernantza ereduak sortzeko.

Egun, inoiz baino informazio gehiago zabaltzen dute erakunde publikoek gardentasun atarietan, eta bestelako politiken bitartez. Baina nahikoa al dira gardentasun ariketa hauek “gobernu irekia” izateko? Zein da gobernantza eredu berria batean herritarron erantzukizuna?

Demokrazia sakon bat garatu ahal izateko, aipatu hiru eremu ahalik eta gehien garatu behar dira, baina tresna berrien esperimentazioa bilatu behar da, batez ere herritarren ahalduntzerako. Inoiz baino informazio gehiago egon arren, inoiz baina lotura gutxiago dagoelako erakunde publikoekin.

Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da lankidetza bidez erakundeak irekitzeko tresnak berritzaileak garatzea, gobernantza eredu berriak garatu ahal izateko.

 

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Sarrera: Gobernu Irekietarako teknologia, zergaitik eta zertarako?
    • Xalba Ramirez (Iametza)
  • 09:30: Burujabetza teknologikoa: Burujabetza teknologikoa, software askea, gobernu irekiak eta erakunde publikoen etorkizuna.(Bideokonferentzia)
    • Xabier Barandiaran (EHU)
  • 10:00: Administrazio publikoaren mugak eta IKTen garrantzia zurruntasunak apurtzeko 
    • Eñaut Gracia (Errenteriako Udala)
  • 10:30: Herritarren parte-hartzea: LAAAB, La experiencia del Laboratorio para la Innovación Democrática (Bideokonferentzia)
    • Raúl Oliván (Aragoiko Gobernua)
  • 11:00: Atsedenaldia 
  • 11:30: Datu irekiak ikustarazten
    • 11:30: Imanol Argüeso (Open Data Euskadiko arduradun teknikoa): Gardentasuna eta Open Data Euskal Administrazio orokorrean
    • 11:50: Miren Gutierrez (Deusto Unibertsitateko irakaslea): Big data para ciudadanía: Casos de uso de datos para el cambio social.
    • 12.20 Ibai Zabaleta (Hirikilabseko programa koordinatzailea) Hirikilabs, herritarrekin datuak aztertu eta bisualitzatzeko esperientzia bat
  • 12:50: Hizkuntza eskubideak administrazioan
    • Eli Pombo (iametza). Akta Gardena: Gardentasunak hizkuntza eskubideak zaintzea eskatzen duenean
    • Marko Txopitea. Euskarazko hizkuntza-teknologia libreak
  • 13:15: Pribatutasuna: Datuak Babesteko Europar Erregelamenduko gakoak
    • Ion Turrillas (Biantik)
  • Visual storytelling: Garbiñe Ubeda

 

Hizlariak

Xabier Barandiaran
EHU

Munduko enpresa pribatu aberatzenak industria eta energiakoak izatetik teknologikoak izatera pasa dira azken 10 urteetan. Mundua teknologiaren garapenaren menpe dago: turismotik ezagutzara, garraoetatik administraziora, komunikaziotik osasunera. Kapitalismo kognitiboak dauzka bere eskuetan etorkizuneko azpiegiturak. Zein da erakunde publikoen eta gizartearen papera testuinguru honetan. Bartzelonako Udaletxeak demokraziarako teknologia edo azpiegitura digitala den Decidim.org proiektua garatu du azken hiru urteotan, bide batez teknologia demokratizatzea ere lortu du meta.decidim, github eta teknologia aske eta irekietarako gidaliburua bultzatuz. Erakunde publikoek elkarte publiko-komuna bultzatuz, software askea exigituz, eta azpiegutura partehartzaile eta irekiak bultzatuz Silicon Valley-ren nagusitasunari buelta ematea lortzerik badago, betiere gizarte bezala erronkan murgiltzeko beharra eta premiaz jabetzen bagara.

Burujabetza teknologikoa, software askea, gobernu irekiak eta erakunde publikoen etorkizuna.
gehiago ikusi
Eñaut Gracia
Errenteriako Udala

Zientzia politikoak boterea eta instituzio publikoen inguruan irakurketa ezberdinak egin ditu denboran zehar. Teoriak teori gauza bat argia da, egitura instituzional guztiek inertziak dituzte eta botere erlazio ezberdinen ondorio dira. Munizipalismotik muga horiek argi izatea beharrezkoa da, azken finean ikuspuntu horrek konklusio batetara baikaramatza: administrazio publikoak ez dira neutralak eta beraz, muga (batzutan ikusezinak) dituzte.

Errealitate hori gainditu eta aldatzeko orduan paper garrantzitsua jokatzen dute IKTek. Aukera espazio bat sortzen baitute inertzia horiek apurtu eta administrazio lokalak beste koordenada batzutean (berriz) pentsatzeko. Arreta zerbitzu baten inplantatzioa esaterako, udal baten lan egiteko modua goitik behera aldatzen duen tamainan aukera horren erakusgarri argia da.

Administrazio publikoaren mugak eta IKTen garrantzia zurruntasunak apurtzeko
gehiago ikusi
Raúl Olivan
Aragoiko Gobernua
LAAAB, La experiencia del Laboratorio para la Innovación Democrática
gehiago ikusi
Imanol Argüeso
Open Data Euskadiko arduradun teknikoa
Gardentasuna eta Open Data Euskal Administrazio orokorrean
gehiago ikusi
Miren Gutierrez
Deusto Unibertsitatea

Hitzaldi honetan, pertsonek eta erakundeek datuen azpiegiturak euren estrategietarako tresna oinarrizko bezala nola erabiltzen dituzten ikusiko dugu. Pertsona horien artean ekintzaile bokazioa duten ikertzaileak aurkitu daitezke, edo zenbakiekiko maitasuna duten ekintzaileak. Mapa berriak, plataformak eta aliantzak sortzen diharduten ekintzaileak mundu hobeago bat lortzeko helburuz. “Datuen ekintzailetza” fenomeno berriari buruz hitz egingo da hitzaldi honetan. Eraldaketa sozialerako, giza eskubideen eta ingurumenaren babeserako big-data-ren erabileraz hain zuzen.

Big data para ciudadanía: Casos de uso de datos para el cambio social
gehiago ikusi
Ibai Zabaleta
Hirikilabseko programa koordinatzailea

Hirikilabs Tabakalerako kultura digitala eta teknologiari zuzenduriko laborategi hiritarra da. Bertan teknologiak modu ireki, partehartzaile, sozial eta kritikoan lantzen dira, lantegiak, topaketak, lantaldeak eta proiektuak garatzeko deialdiak biltzen dituen ekimen egitarauari esker. Laborategi publikoa den heinean bere helburuen artean garrantzitsua da herritarren jakinmina eta ikasteko grina sustatzea, horretarako beharrezkoak diren tresna, baliabide eta testuinguruak eskainiz. Hainbat dira gizartean iritzi edo pertzepzio soiletan oinarrituriko gatazkat eta hainbat ere datuen tratamendua behar izan dezaketen ekimenak, datu eta informazioak garrantzi gero eta handiagoa duten garai batean, datuak ulertu, tratatu eta bisualizatzeko lan ildoa abiatzea garrantzizkotzat jo zen laborategitik,horregatik datuen kultura eta datu irekien pedagogia lantzea helburu zuten lantegi eta topaketa ezberdinak antolatu dira laborategian 2016 urtetik aurrera. Hauen artean nabarmenenak Montera34 kolektiboarekin batera egindako Airbnb efektuari buruzko lantegiak izan dira, baina baita Data Commons Lab lantalde irekia edo eskola segregazioaren datuen inguruko topaketak.

Hirikilabs, herritarrekin datuak aztertu eta bisualitzatzeko esperientzia bat
gehiago ikusi
Ion Turrillas
Biantik

Datuak Babesteko Europar Batasuneko gakoak azalduko dira. Azalpen teoriko orokor batzuk emango dira batetik, eta, bestetik, aktibitate ez berdinetan jarduneko kasu praktikoak aztertuko dira. Zeintzuk dira aldaketa nagusiak DBEOan? Eta Datuak Babesteko Lege Organikoari dagokionez?

Datuak Babesteko Europar Erregelamenduko gakoak
gehiago ikusi
Xalba Ramirez
iametzako komunikazio taldeko kidea
Gobernu Irekietarako teknologia, zergaitik eta zertarako?
gehiago ikusi
Marko Txopitea
Hizkuntza teknologiei lotutako egitasmo libreak
gehiago ikusi
Eli Pombo
iametzako kudeatzailea
Akta Gardena: Gardentasunak hizkuntza eskubideak zaintzea eskatzen duenean
gehiago ikusi

Multimedia

Ondorioak

2018 ondorioak

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Spri Donostia Euskara Fomento San Sebastián Donostia Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Indeus BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Irutxuloko hitza Hitz EHU Izarkom Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea