EHU
Munduko enpresa pribatu aberatzenak industria eta energiakoak izatetik teknologikoak izatera pasa dira azken 10 urteetan. Mundua teknologiaren garapenaren menpe dago: turismotik ezagutzara, garraoetatik administraziora, komunikaziotik osasunera. Kapitalismo kognitiboak dauzka bere eskuetan etorkizuneko azpiegiturak. Zein da erakunde publikoen eta gizartearen papera testuinguru honetan. Bartzelonako Udaletxeak demokraziarako teknologia edo azpiegitura digitala den Decidim.org proiektua garatu du azken hiru urteotan, bide batez teknologia demokratizatzea ere lortu du meta.decidim, github eta teknologia aske eta irekietarako gidaliburua bultzatuz. Erakunde publikoek elkarte publiko-komuna bultzatuz, software askea exigituz, eta azpiegutura partehartzaile eta irekiak bultzatuz Silicon Valley-ren nagusitasunari buelta ematea lortzerik badago, betiere gizarte bezala erronkan murgiltzeko beharra eta premiaz jabetzen bagara.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea