#15. EDIZIOA · 2026ko urriaren 27an
Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura
Nola eraiki ekosistema burujabe eta saretua?
‘Bertako Adimen Artifiziala egiteko aukera dugu’, esan zuen Eneko Agirrek,Hizkuntza Teknologiekin lan egiten duen EHUko Hitz ikerketa zentroko zuzendariak,urriaren 27an Donostiako San Telmo museoan egin zen Euskarabildua jardunaldian.
Egiaz, jardunaldian zehar garbi geratu zen Euskal Herrian badirela hainbat ikerketa zentro, datu zentro, enpresa eta aditu eta elkarlanean ari direnak. Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako koordinatzaile Itziar Cortesek estrategia beharra aipatu zuen. Ideia hori bera azpimarratu zuen Eli Pombok Iametzako kudeatzaileak jardunaldiaren hasierakoan. Adimen Artifiziala geruza desberdinen osaketa bezala aurkeztu zuen: azpiegiturak, ereduak, datuak eta aplikazioak. Estatuek paper aktiboa jokatu behar dutela adierazi zuen Pombok: “Benetako burujabetza helburu duten geruzak zeintzuk diren definitu behar dute, zeintzuk diren behin-behineko menpekotasuna izan dezaketenak, zeintzuk derrigorrez kode irekikoak izan behar dutenak, eta zein nazioarteko lankidetza eskatzen dutenak, baina herrialdeek Adimen Artifizial burujabea behar dute, AA berezi bat, euren historian eta kulturan ainguratua eta interes publikoko beharretara eta emaitzetara egokitua. Nola lortu? Hortxe gakoa”.
XV. edizioaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Teila Fabrikan
2026 | 15. edizioa
Aurtengo Euskarabilduak Euskal Herrian Adimen Artifizial burujabeagoa nola lortu aztertuko du
2026 | 15. edizioa
NI.EUS ETA EUSKAL KOMUNITATE DIGITALAREN BESTELAKO ESPERIENTZIA BATZUK ERAKUTSIKO DIRA EUSKARABILDUAN
2025 | 14. edizioa
EUSKARAZKO HIZKUNTZA TEKNOLOGIA ETA ADIMEN ARTIFIZIAL PROPIOA POSIBLE AL DA?
2025 | 14. edizioa
© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea