2024 | 13. edizioa
TweetXX. mendearen amaieran, Madrilgo Erkidegoko teknikari eta politikari talde batek hezkuntza-plataforma propio bat sortzeko beharra planteatu zuen, mende berriak planteatzen zituen erronkei erantzuteko. 2002. urtean "Madrilgo Erkidegoko ikastetxeetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Garatzeko Plan Globala" aurkeztu zen, eta horren barruan EducaMadrid izeneko online ikaskuntza-plataforma sortu zen. Bi urte geroago, MAX (MAdrid_linux) sistema eragilea aurkeztu zen, hezkuntza-ekosistema libre, seguru eta iraunkorra osatzeko. Jaio zenetik bi hamarkada baino gehiago igaro direnean, gaur egun milioi bat inguru erabiltzaile ditu. Honela bihurtu da burujabetza teknologikoa hezkuntza sistemaren baitan sustatu nahi duten administrazio publikoen erreferentzia, bai Europan eta baita mundu mailan ere.
Daniel Esteban, EducaMadrid-eko kideetako bat da eta plataformari buruzko xehetasunak erakutsiko ditu Euskarabildua jardunaldian, aurkezpen praktiko baten bidez.
Esteban 15 urtez Los Olivos landa-eremuko ikastetxean irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen. Bertan, "Somos teCnoRurAles" proiektua jarri zuen martxan. Proiektuaren hiru zutabeetako bat teknologiaren erabilera arduratsua, kritikoa eta errespetuzkoa zen eta hori lortzeko software librea hezkuntza-prozesuetan integratzen zuten, MAX (MAdrid_linuX) sistema eragilea eta EducaMadrid Madrilgo Erkidegoko plataforma ofizialeko zerbitzuak erabiliz. Gaur egun, irakaskuntzako aholkulari tekniko gisa dihardu Madrilgo Erkidegoko Digitalizazio Kontseilaritzan, MAX banaketaren garapena koordinatuz eta EducaMadrid plataformaren baitan lan funtzionalak eta sustapenekoak eginez.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea