euskarabildua

Albisteak

SOFTCATALÀ, 26 URTE KATALANA TEKNOLOGIA BERRIETAN SUSTATZEN

2024 | 13. edizioa

Softcatalà katalana Interneten eta teknologia berrietan sustatzeko lanean ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da. Dagoeneko 26 urte bete ditu. Bertako kide den Belén Ivars-ek elkartea nola eta zergatik hasi zen kontatuko digu. Besteak beste, azalduko digu zein zen jarduera bere hastapenetan, eta nola egokitu den, urteetan zehar, garai eta behar berrietara. Tresna arrakastatsuenen errepasoa egingo du, baita ere. Halaber, erakundearen barne-antolaketa eta -funtzionamendua zein den eta etorkizunari begira zein erronkari heldu nahi dioten ere partekatuko du.

Ivars formazioz fisioterapeuta da. Horretan aritu zen lanean 10 urtez, baina 2017tik 2019ra bere herriko Udalean, Benissan (Alacant) zinegotzi bezala aritu zen. Esperientzia horrek bere bizitza aldatu zuela aitortzen du, bere baitan zeuden bestelako trebetasunak aurkitu baitzituen. Horrek eraman zuen lanean birziklatzera, teknologiaren eremuan autodidakta gisa ikasiz eta komunikazioan eta estrategian arituz. Idaztea beti asko gustatu izan zaiola aitortzen du, bloga dauka (‘Els borrellons del melic’), baita feminismoari buruzko youtubeko kanal bat ere (‘Berlem, feminisme de poble’). 2020az geroztik Softcatalà elkarteko kidea da. Bertan teknologiarekiko bere zaletasuna garatzeko esparrua aurkitu du.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Fomento San Sebastián Spri Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Antic Pays Basque BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Hitz EHU Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Steilas Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea