Komunikazio emozionala: tresna eta jokabide komunikatiboak gizartea mugiarazten
                        Informazioaz inguratuak bizi garen aro honetan, gero eta garrantzia handiagoa dauka mezuaren aukeraketak, emateko moduak, kanalak… Baina informazio anabasa horretan boterearen hegemonia aldatu da, jada ez dira hedabide handiak esklusiboki agenda markatzen dutenak edo filtro lana egiten dutenak.
Testuinguru horretan hedabide handien komunikazioaz haratago, gizarte mugimendu alternatiboen mezuak inoiz baino ozenago eta indartsuago hedatzen dira, emozioetara iritsiz, masa mugimendu handiak eraginez...
Egun kolektiboki bideratutako edozein ekintza ikusgarritasuna izateko zabalkundea behar duten euskarrien, mezuen, teknologien eta ereduen laborategi bilakatzen da.
Teknologiak eta hizkuntzaren tratamendu egokiak ere berebiziko faktoreak dira komunikazio eraginkorra burutu nahi bada.
Euskarabildua jardunaldien bidez, komunikazio eraginkor horren gakoak zeintzuk diren aztertzen saiatuko gara, kanpoko eta bertako esperientziak lehen eskutik ezagutuz eta elkarren artean, beti bezala, ezagutza partekatuz.
            
                        Egitaraua
            
            
                
                    
	- 09:00: Aurkezpena
- 09:15: Hitzaldia: Euskal Herriko egitasmo komunikatibo mugiarazleak
	
		- Aitziber Gurutzeaga (Egia Euskaraz)
- Kattalin Miner (Mugimendu Feminista)
- Peru Aranburu (Errigora egitasmoa)
 
- 10:00: Hitzaldia: Herrigintzatik Argia indartzera goaz
 Iraitz Agirre eta Lander Arbelaitz (ARGIA)
- 10:30: Hitzaldia: How Iceland "crowd sourced" its constitution in the aftermath of its financial crisis
 Katrin Oddsdottir (Islandia)
- 11:00: Atsedenaldia 
- 11:30: Hitzaldia: ¿Un mundo sin traducción?
 Scheherezade Surià, itzultzailea (Katalunia)
- 12:00: Hitzaldia: 'Merci Patron!' y otros proyectos audiovisuales para el cambio social
 Aritz Cirbián (Compacto Coop)
- 12:30: Hitzaldia: La revolución de las sonrisas: la sociedad civil catalana y el nuevo activismo político
 Galdric Peñarroja, argazkilaria (Katalunia)
 
                
             
            
                        Hizlariak
                        
                                
                
                
                
                    How Iceland "crowd sourced" its constitution in the aftermath of its financial crisis
                     gehiago ikusi
                 
             
                        
                                
                
                
                    Scheherezade Suria López
                                        Itzultzailea
                    
                    
                 
                
             
                        
                                
                
                
                    Galdric Peñarroja
                                        Argazkilaria
                    
                    
                 
                
                    La revolución de las sonrisas: la sociedad civil catalana y el nuevo activismo polÃtico
                     gehiago ikusi
                 
             
                        
                                
                
                
                
                    Lotu feminismora: nola lortu atxikimendu eta konpromisoak
                     gehiago ikusi
                 
             
                        
                                
                
                
                
                    ERRIGORA. Askotariko interes eta herritarrak saretzea
                     gehiago ikusi
                 
             
                        
                                
                
                
                
                    'Merci Patron!' y otros proyectos audiovisuales para el cambio social
                     gehiago ikusi
                 
             
                        
                        
                                
                
                
                    Lander Arbelaitz
                                        Argia aldizkariko kazetaria
                    
                    
                 
                
             
                        
                                
                
                
                    Iraitz Agirre
                                        Argia aldizkariko kazetaria
                    
                    
                 
                
             
                        
                        Multimedia
            
            
                        Ondorioak
            GIZARTEA MUGIARAZTEKO AHAZTU EZINEZKO
15 GAKO KOMUNIKATIBO
Euskarabilduaren bosgarren edizioa azaroaren 10ean ospatu zen Donostiako San Telmo museoan, Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatuta. Bertan gizartea mugiarazten duten jokabide komunikatiboak izan ziren aztergai eta dokumentu honetan jardunaldi guztian zehar hizlari desberdinek aipatutako gako komunikatibo nagusien bilduma egin dugu.
Izan ere, sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen da eta kasu askotan kanpainek ez dute azken helburua betetzen; norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan. Hau da, kanpainen diseinuak ez digu bermatzen arrakasta eragin nahi den gizarte aldaketa horretan, nahiz eta kanpaina bera arrakastatsua izan. Hala, gerta liteke adibidez, euskararen aldeko kanpaina bat entzutetsua bilakatzea, baina praktikan euskararen erabilera datuak ez hobetzea.
Gida honen bidez komunikazioan aritzen den orok ahaztu ezinezko gakoak bildu nahi izan ditugu, gizartean eragin nahi duen edonorentzat baliagarri izango direlakoan.
	- GARDENTASUNA
 Ez izan beldurrik gauzak diren moduan azaltzeko. Adibidez, Islandiako Konstituzio Batzordeak webgunea zuen eta konstituzio berriaren erredakzioaren aurrerapenak astero publiko egiten zituzten.
- JENDEAK KANPAINAREN PARTE SENTITU BEHAR DU
 Jendeak komunikatzen ari garen horrekin bere burua identifikatua sentitu behar du eta sujetu aktibo sentiarazi behar diogu, berari eragiten, ukitzen dion egoera bat azaltzen ari garelako. Mezuak hori lortzera bideratu behar dira.
- TXIKITIK HANDIRA ERAGIN, AZPITIK GORA MUGITU
 Ekimen txikietatik sortzen dira mugimendurik handienak, auzolana, saretzea eta komunitatea pixkanaka sortzeak emozioa eragiten du eta testuinguru horretan norbanakoa ekintzaile eta bide batez komunikatzaile bihurtzen da, bozgorailu efektua biderkatuz.
- EZ SAIATU MEZUAK SINPLIFIKATZEN
 “Mezu konplexuak egonda ere ez gara saiatu behar deskafeinatzen”, esan zigun Kattalin Miner-ek.
- MEZU ZUZENAK EMAN
 Pentsa dezagun, ‘zer nahi dugu lortu?’ eta modu garbian ekintzara deitzen duten mezuak emateko beldurrik ez izan: Harpidetu!, Izena eman!…
- KONTAKIZUN BISUALAK ERAIKI
 Ikusi hutsarekin ulertuko diren kontakizunak. Adibidez, 2014ko Diadak garaipena adierazten zuen V ikurra izan zuen ardatz.
- IRRIBARREA, UMOREA ETA ENTRETENIMENDUA BETI DIRA SENDAGAIRIK ONENAK
 Mezu sakon eta serioenak ere errazago sartzen dira irribarre batekin. Horren adibide, ‘Merci Patron’ dokumentala, familia baten miseria ekonomikoak umorez azaltzen dituen maisu lana. Beraz, ez dezagun mundua dagoena baino gehiago ilundu!
- EKINTZA LUDIKO ETA KOLEKTIBOAK ANTOLATU
 Jai giroan antolatutako ekintzek beti daukate arrakastarako aukera gehiago. Ekintza horiek parte-hartze espazio gisa funtzionatuko dute. Horiek eginez gero, materiala egon dadila bermatu behar dugu: argazkiak eta bideoak, horien kontakizuna ahalbidetzeko.
- MEZUA HARTZAILEAREN HIZKUNTZAN EMAN
 Komunikazioetan hizkuntzaren tratamendua zaindu behar da eta hartzailearengan pentsatuz, berea den hizkuntzan egin behar diogu.
- SARE SOZIALAK BELDURRIK GABE ERABILI
 Zertarako? Parte-hartzaileen esperientziak zabaltzeko, jendearen ekarpenak jasotzeko… Islandiako prozesuan adibidez Facebook-ek paper garrantzitsua bete zuen, konstituzioaren artikulu bakoitzari jendearen ekarpenak jasotzerako garaian.
- EZ SAIATU INFORMAZIO GUZTIA KONTROLPEAN MANTENTZEN
 Informazioa zenbat eta deskontrolatua dagoela iruditu, komunikazio ekintzak are eta arrakasta gehiago duen seinale. Jendea inork eskatu gabe, bere sorkuntzak egiten hasten den unean, horrek gure helburua bete dugula adieraziko du, hau da, kanpainarekin bat egiten duela, aktiboki parte hartu nahi duela.
- IKUS-ENTZUNEZKOEN BOTEREAZ BALIATU
 Ikus-entzunezkoen bidez gauza asko modu bisualean eta ulergarrian azaldu daitezke. Beraz, baliatu kanal hori. Islandiako prozesuan adibidez, azalpen bideoak argitaratu zituzten eta Konstituzio Batzordearen asteroko bilerak streamin bidez emateko Youtube baliatu zuten.
- EKIMEN KULTURALETAN PENTSATU
 Dokumentalak bezalako ekintza kulturalak komunikazio ekintza bezala oso baliagarriak dira, inpaktu handia lor dezakete eta gizartea mugiarazteko gaitasuna daukate. Gainera, bide batez, kultura bezalako eremu bat bultzatuko dugu.
- FINANTZIAZIOAK EZ DU ARAZOA IZAN BEHAR
 Saiatu modu alternatiboetan pentsatzen. Gaur egun crowdfunding ekimenek sekulako arrakasta dute. Merchandisin objektuak ere finantziazio iturri izan daitezke. Assemblea Nacional Catalanak adibidez, kamiseten bidez finantziatzen dute euren ekintzen zatirik handiena.
- NAZIOARTEKOTZEAN PENTSATU
 Gure mezuak lurraldearen mugak gainditzeak ez digu beldurrik eman behar. Kanpoan ere gure ekimena ezaguna izan dadin, egin beharrekoetaz pentsatu behar dugu.
Prentsa