Hitz Katedrako Zuzendaria
Informatikan Lizentziatua da, eta informatikan doktorea 2004 urtetik aurrera. Irakasle agregatua da EHUko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, 2008 urtetik aurrera. HiTZ ikerkuntza zentroko kidea da, eta 100 baino argitalpen gehiago ditu Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren (LNP) arloan. Aztertzaile lanetan jarduten da arloko konferentzia zein aldizkari garrantzitsuenetakotan, eta hainbat batzorde zientifikoetako kide ohia da. Halaber, Journal of Artificial Intelligence Research (JAIR) aldizkariaren argitalpen-kontseiluko kidea da. Europako, estatuko eta Eusko Jaurlaritzako hainbat proiektutan ikerlari lanetan ari da, eta 30 proiektu nazionaletan eta 40 transferentzia-egitasmotan parte hartu du. Gaur egun, EHUko Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ katedraren zuzendaria da.
HITZALDIARI BURUZ
Aitor Soroak eredu eta datu libreekin lan egiteko Europa mailan sortu diren proiektu desberdinei buruzko informazio orokorra eskainiko digu, egitasmo horien garrantzia eta etorkizuneko aukeretan sakonduz.
Hitzaldia euskaraz izango da.
© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea