Eusko Jaurlaritzako eraldaketa digitaleko zuzendaria
Informatika ingeniaria da eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria da. 20 urteko esperientziarekin, enpresen eta sektore ekonomikoen digitalizazioa bultzatzen du teknologiaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren bidez. Lehenago, Mondragon Unibertsitatean, industriaren benetako beharretara egokitutako prestakuntza-programak diseinatu zituen. Bere ibilbidean zehar, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko ekimen eta ekitaldiak koordinatu ditu. Bere lana ikuspegi praktiko batean oinarritzen da, lankidetzan, entzute aktiboan eta erakundeak eraldaketa-prozesuan laguntzean.
GOGOETA SAIOARI BURUZ
Elixabete Garciak, Hitz Ikerketa Zentroko ikerlari Aitor Soroarekin batera, euskarazko hizkuntza teknologien inguruko gogoetak partekatuko ditu. Bien laguntzarekin adimen artifizialaren muina diren hizkuntza ereduei eta horien erabilera aukerei buruz hausnartuko dugu; teknologia burujabetzaren beharraz hitz egingo digute, eta teknologia propioa garatzeko aukeren eta komenigarritasunaren inguruan ere gehiago ikasteko aukera izango dugu.
Hitzaldia euskaraz izango da
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea