Low-tech Magazine
Kris De Decker Low-tech Magazine aldizkariaren egilea da, arazo guztiek konponbide teknologikoa dutela onartzen ez duen argitalpena. 2018az geroztik, Low-tech Magazine aldizkaria eguzki-energiaz hornitzen den zerbitzari batean funtzionatzen du. De Deckerrek Lancaster Unibertsitateko Demand Centre-erako ere idatzi izan du, praktika sozialei dagokienez energia eskaria aztertzen duena. Human Power Plant proiektuaren sortzailea ere bada, egungo gizartean giza energia ekoizteko aukerak aztertzen dituen arte proiektu bat. 2007an Low-tech Magazine sortu baino lehen, zientzia eta teknologiari buruz aritu izan zen egunkari eta aldizkarietan freelance kazetari gisa. Belgikan jaio zen eta gaur egun Bartzelonan bizi da.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea