euskarabildua

Utopia existitzen da

Globalizazio basatiak agerian utzi du gure bizimoduak inguruneak ematen dizkigun baliabideak gainditzen dituela.

Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasun eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan, eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo. 

Asko dira menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen aldeko apustua eginez.

Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik abiatuta, herritarrek teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten. 

Utopia zerumugan dago.
Bi pauso ematen ditugu eta bera bi pauso urruntzen da.
Ibili arren, ez dugu inoiz harrapatuko.
Orduan, zertarako balio du utopiak?
Horretarako, ibiltzeko balio du
.

 

 

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Sarrera: 
    •  
  • 09:30: Hitzaldia: Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen garrantzia egungo eredu ekonomikoaren baitan
    • Zehazteke
  • 10:00: Hitzaldiak:  
    • Datuen garrantzia. Errenteriako ‘data center’ komunitarioa. Eñaut Gracia - Errenteriako Data Center Komunitarioa
    • Matomo: web-analitika alternatiboa eta hizkuntzaren tratamendua. Asier Iturralde - iametza
  • 10:45: Atsedena 
  • 11:15: Hitzaldia: Hezkuntza burujabea. Xnet Bartzelonako eredu burujabea eta nola laguntzen dion bertako hizkuntzari
    • Simona Levi eta Arnau Monterde - Xnet
  • 12:00: Mahai ingurua:  Tokian-tokiko proiektu burujabeak, saretze publiko eta pribatua.
    • Errenteriako Udala 
    • Hernaniko Udala 
    • Sakananet
    • Moderatzailea: Eli Pombo - Iametza 
  • 12:30: Dinamika: Nola erabili teknologia libreak herri burujabeak lortzeko?

 

Visual thikinga: Aare Castilla - Make it Visual

Hizlariak

Asier Iturralde
iametza
Matomo: web-analitika alternatiboa eta hizkuntzaren tratamendua
gehiago ikusi
Simona Levi
Xnet
DD: la herramienta para la Digitalización Democrática de la Educación
gehiago ikusi
Eñaut Gracia
Errenteriako Udala
Estrategia komunikatibotik data center batetara
gehiago ikusi
Arnau Monterde
Ajuntament de Barcelona
DD: LA HERRAMIENTA PARA LA DIGITALIZACIÓN DEMOCRÁTICA DE LA EDUCACIÓN
gehiago ikusi
Leire Udabe
Lakari kooperatiba
Mahai-ingurua: Tokiko burujabetzak. Zergatik, nola eta hemendik aurrera zer?
gehiago ikusi
Elisabeth Pombo
Iametza

Zergatik aldatu behar dugu errealitatea? Argi dago mundua abiadura izugarrian aldatzin ari dela. Zer ari da gertatzen? 

  • 2020tik pandemia baten murgilduta egon gara
  • Oraindik ezagutzen ez ditugun ondorioan izango dituen gerra batean murgilduta gaude
  • Energia baliabide krisia
  • Klima aldaketa bortitza.

Bestelako mundu bat nahi dugu. Nondik hasi?

Tokikotasunaren indarra utopia errealitate bilakatzeko
gehiago ikusi
Josu Harismendy
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea
Mahai-ingurua: Tokiko burujabetzak. Zergatik, nola eta hemendik aurrera zer?
gehiago ikusi
Gorka Ovejero
Sakananet proiektua, Arruazuko Udaleko alkatea
Mahai-ingurua: Tokiko burujabetzak. Zergatik, nola eta hemendik aurrera zer?
gehiago ikusi
Xabier Lertxundi
Hernani Burujabe egitasmoa, Hernaniko Udaleko alkatea
Mahai-ingurua: Tokiko burujabetzak. Zergatik, nola eta hemendik aurrera zer?
gehiago ikusi
Amandine Lafferrairie
Antic Pays Basque et Atelier Lan Berri
Digitalizazio arduratsua (Le numérique responsable: politiques structurantes et pratiques empiriques)
gehiago ikusi

Multimedia

Ondorioak

Pasa den urriaren 27an, Euskarabildua jardunaldia ospatu genuen. “Utopia existitzen da, Teknologia burujabea herritik eta herrira” izenburupean, aurtengo jardunaldiak menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzearen indarra balioan jarri nahi zuen.

Aurtengo Euskarabilduak pandemiak galarazitako harreman pertsonalak berreskuratu nahi zituen. Horregatik, jardunaldiaren amaieran dinamika bat antolatu genuen. Hala ere, beti bezala, jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen eta  hitzaldiak webgune honetan eskuragarri dituzue.

Jardunaldia Elisabeth Pombo Iametzako kudeatzailearen aurkezpenarekin hasi zen: 'Tokikotasunaren indarra utopia errealitate bilakatzeko'.

"Ezinezkoa dirudien bide hori egiteak ere nahikoa balioa du. Euskal Herri digital eta burujabea lortzea posible dela erakusten duten ereduak baditugu. Honek teknologia burujabetzaren bidean ere urratsak egitea posible dela erakusten digu".

Jarraian, Antic Pays Basque et Atelier Lan Berriko Amandine Lafferrairiek digitalizazio arduratsuari buruzko hitzaldia eman zuen: 'Le numérique responsable: politiques strcturantes et practiques empiriques'.

"Digitalizazio arduratsuaren ikuspegiak bilakaera handia izan du, baina gure erabilerak gizartean eta ingurunean dituen aztarnak txikitzea du oinarri. Arlo ezberdinak bereizten dira zentzu honetan, horien artean, IT for green, ingurumenean gure aztarna murrizteko; IT for Human, denen zerbitzurako digitalizazioaren alde; eta Human IT, pertsonak gehiago errespetatzen dituen digitalizazio baten alde".

Ondoren, datuen garrantziaren blokea izan genuen, Errenteriako Udaleko Eñaut Graciaren eta iametzako Asier Iturralderen eskutik. Eñaut Graciaren hitzaldia 'Estrategia komunikatibotik data center batera' izan zen. 

"Errenteriako kasu praktikoa esperientzia konkretu batetik abiatzen da, momentu kritikoetan komunikazio kanal propioak edukitzea zein garrantzitsua den erakutsi zienak. Zergatik burujabetza? Komunikazioa boterearen dialektikan dagoelako eta burujabetza komunikazioa bermatzeko modu bakarra delako; burujabetzaren aldeko apostua egitea jakintzaren aldeko apostua egitea delako; eta burujabe ez izatea menpekotasuna edukitzea delako. Eta instituzioek burujabe izan behar dute".

Honekin lotuta, Asier Iturraldek 'Matomo: web-analitika alternatiboa eta hizkuntzaren tratamendua' hitzaldia eskaini zuen:

"Web analitika gai arrotza da gehiengoarentzat, baina gure bizitzan eragin zuzena du. Matomo software librea da, datuak webguneko trafikoa soilik aztertzeko erabiltzen dira, datuak ez dira Europar Batasunetik irteten... Eta hizkuntzaren tratamenduari dagokionez ere, honen alde egiteko arrazoiak asko dira: 67 hizkuntzatara ari da itzultzen, edozeinek proposatu dezake hizkuntza berri bat, osatze maila aldakorra dauka eta software librearen hizkuntza trataera tipikoa dauka (gardentasuna, hizkuntza aniztasuna, komunitatearen parte hartzea...)".

Atsedena eta gero, hezkuntzaren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen Xnet proiektuaren bidez. Horretarako, Xnet proiektuaren sustatzailea den Simona Levi eta Bartzelonako Udaleko Arnau Monterderen hitzaldiez gozatu genuen: 'DD: Digitalización democrática de la educación'. Simona Levi Xnet proiektuaren sortzailea da. Xnet Google edo Microsoft bezalako korporazio teknologiko handien produktu pribatiboen alternatiba azkarra gisa aurkezten da, kode publiko, auditagarri eta elkarreragina duena. "Gaur egun Bartzelonako Udalarekin lanean gaude eta Bartzelonako bi irakaskuntza zentroetan probatzen ari gara. Honek pilotu bat edukitzea ahalbidetuko digu, Europako beste herrialdeetan erabiltzeko". Bartzelonako Udaleko Arnau Monterdek pilotu honek irekitzen dituen ateetan ipini zuen ardatza. DD proiektuak gizartearentzat eta erakundeen lankidetzarekin teknologia libreak nola garatu ditzakegun ikusteko adibide gisa balio digu. Aukera pedagogikoa ere bada gure datuen eskubideei buruzko hausnarketa egiteko.

Ondoren, tokiko burujabetzak lantzeko mahai-inguru bat izan genuen: 'Zergatik, nola eta hemendik aurrera zer?' ardatzaren baitan. Hurrengo partaideak izan genituen: Lakari kooperatibako Leire Udabe; Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko Josu Harismendy; Sakananet proiektutik eta Arruazuko Udaleko alkatea Gorka Ovejero; eta Hernani Burujabe egitasmotik Hernaniko Udaleko alkatea Xabier Lertxundi. Proiektu hauetan guztiek teknologia burujabetza zeharlerro bezala ulertzen dute eta kasu batzuetan hasieratik prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera izan genuen.

Aurtengo jardunaldian bertaratuen parte-hartzea bereziki garrantzitsua zen. Horregatik, jardunaldia dinamika batekin bukatu genuen. Bertaratutakoak lau lan-mahaitan banatu genituen, hezkuntza, telekomunikazioak, informazioa eta komunikabideak, eta gobernantza. Hausnarketa interesgarriak atera ziren eta hitzetatik harago joatea zaila bada ere, jardunaldiaren hasieran Elisabeth Pombok egin zuen hausnarketa biribildu zuen: Ezinezkoa dirudien bide hori egiteak bere balioa dauka eta ateratako hausnarketa eta ideia guztiei esker teknologia burujabetzaren bidean urratsak egitea posible dela sinetsi genuen.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Fomento San Sebastián Spri Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Antic Pays Basque BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Hitz EHU Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Steilas Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea