euskarabildua

Albisteak

Menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzearen indarrari buruz hitz egiteko mahai-ingurua

2022 | 11. edizioa

2020tik pandemia batean murgilduta egon gara duela gutxi arte eta orain energia eta baliabide krisi handi batean. Asko hasi dira zalantzan jartzen globalizazio basatiaren eta bizi garen inguruneak eman diezazkigukeen baliabideak gainditzen dituen bizitzeko modua. Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, burujabetzaz eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo.

Nagusi diren irtenbide teknologikoen aurrean, gauzak beste modu batera eginda, alternatibak sortu ahal direla erakutsi nahi du Euskarabildua jardunaldiak, utopikoa dirudiena errealitate bilakatu daitekeela erakutsiz.

Horretarako tokiko eragileen arteko saretzeak duen indarra azpimarratu nahi du. Izan ere, beste eremu batzuetan burujabetza ereduak lantzen ari dira Euskal Herriko herri desberdinetan (energia, telekomunikazio edo zaintza eremuetan esaterako). Eredu antzerakoak aplikatu daitezke teknologian ere, bere zehar-lerrotasuna ulertuz. Hain zuzen ere, hausnarketa hori mahai gaineratu nahi du aurtengo edizioak. Horretarako tokiko burujabetzen inguruko mahai-inguru bat egingo da. Bertan parte hartuko dute Lakari kooperatibako Leire Udabek, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko Josu Harismendyk, Arruazuko Udaleko alkate Gorka Ovejerok Sakananet proiektuaren izenean eta Hernaniko Udaleko alkate Xabier Lertxundik Hernani Burujabe egitasmoaren izenean.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 27an egingo da San Telmo museoan. Bertaratu nahi izanez gero, webgunearen bidez izena eman daiteke.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Fomento San Sebastián Spri Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Antic Pays Basque BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Hitz EHU Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Steilas Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea