Abaila kooperatiboko kidea
Zumaian eta Azpeitian ikasketak egin ondoren, Industria Ingeniari teknikoa ikasi zuen Donostian. Ikasketak amaitu ondoren, nekazaritzako ur pompen automatizazio eta IoT proiektuetan jardun zen. 2008an telekomunikazioen munduan lanean hasi zen, geroago Abaila izango zen proiektuan. Gaur egun Abaila Kooperatiban jarduten du lanean; beronen sortzaileetako bat izan zen.
Abailak telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, sare aske eta deszentralizatuen gainean Internet zerbitzua. Egun, datu zentro lokala martxan jartzeko proiektuan lanean ari da.
HITZALDIARI BURUZ
Hitzaldia euskaraz eta frantsesez izango da eta itzulpena eskainiko da.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea