euskarabildua

Deszentralizazioa Adimen Artifiziala burujabea izan ez dadin

Steen Rasmussen

Fisikaria, bizitza artifizialean eta sistema konplexuetan aditua

Danimarkako fisikaria da. Bizitza osoa darama bizirik ez dauden materialetatik bizidunetarako trantsizioa esploratzen; hau da, bizitza artifiziala ikertzen.

Gaur egun fisikako irakasle emeritua da Danimarka Hegoaldeko Unibertsitatean eta kanpo ikerketa irakaslea Santa Fe Institutuan. 20 urte eman zituen ikerlari lanetan Los Alamosko (Mexiko Berria) Laborategi Nazionalean Bizitza Artifizialaren eta Sistema Konplexuen taldeetan.

HITZALDIARI BURUZ

Steen Rasmussen-ek Adimen Artifiziala aztertzen du ikusteko nola algoritmoek prozesu biziak sor ditzaketen material biologikorik gabe eta ohartarazten du Adimen Artifiziala bere burua sortzeko eta mantentzeko gaitasuna duen sistema bilakatzen ari dela. Hau da, gizakion menpekotasuna gutxitzen joango dela eta bere kabuz irauteko joera garatuko duela, izaki bizidunek egiten duten bezala.

Besteak beste, horrek esan nahi du gure gizarteko azpiegitura kritikoak (ekonomia, energia-sareak, logistika) AAren esku uzten baditugu, eta sistema horiek gure ulermenetik kanpo eboluzionatzen badute, AAak burujabetza lortuko duela eta gizakiok galdu egingo dugula.

Arrisku horien aurrean, Rasmussen-en ustez gakoa da arkitektura deszentralizatuak sortzea. Boterea datu-zentro erraldoi eta opakoetan zentralizatu ordez, AA kode irekikoa eta komunitateen zerbitzura egongo den tresna garden bat bezala diseinatu behar da, betiere giza ongizatea merkatuko etekin hutsen aurretik jarriz.

Hitzaldia ingelesez izango da.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea