BirtLHko IKT teknikaria
Mikel Aldalur software-garatzailea eta BIRT LHko (Online Lanbide Heziketa Euskal Herrian) Berrikuntza arduraduna da. Adimen Artifizialaren esparruan aritzen da, teknologia berriak sortzen eta ezagutza hori irakasten. Batik bat bi arlo hauetan egiten du lan:
AA proiektuen diseinua eta gidaritza: Adimen Artifizialeko tresnak sortzen ditu eta proiektuak aurrera ateratzen ditu.
Segurtasuna eta legeak: Tresna horiek seguruak izatea eta legeak betetzea ziurtatzen du
HITZALDIARI BURUZ
Mikelek bere hitzaldian BIRT LHrako Adimen Artifizialean oinarrituta, erabiltzen hasi diren tresnak azalduko ditu. Bereziki, ikastaroen sorkuntza automatikoan eta bideoen itzulpenetan jarriko du arreta:
Ikastaroen sorkuntza: AA Moodlen integratuta, ikastaroak sortzeko. AAk plangintza, edukia eta ikastaroetan jarduera berriak sortzen ditu.
Bideoen itzulpenak: Ikus-entzunezko material didaktikoak beste hizkuntza batzuetatik euskaratzeko tresna erakutsiko digu.
Hitzaldia euskaraz izango da.
© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea