Kazetaria eta 'Las redes son nuestras' liburuaren egilea
Interneteko biztanlea 1999az geroztik. Indymediatik igaro zen, hainbat hackmeeting eta hacklabs-etan parte hartu du okupatutako gizarte-zentroetan, eta Lorea/N-1 izeneko sare sozial libreko saiakera bateko kide ere izan da. M15a bizi izan zuen. Diagonal egunkariko teknologia saila koordinatu zuen eta Medialab-Prado kultura digitaleko zentroan bitartekari izan zen. Madrilgo Udaleko komunikazio politikoko eta sare sozialetako arduraduna izan zen. Azken aldian, Internet bizitzeko leku izan dadin lanean jarraitzen du, eta gizarte-erakundeekin lan egiten du, ia beti Laintersección ikerketa eta estrategia digitaleko kolektiboarekin. Adimen artifizialari giza eskubideen ikuspegitik begiratzen dion Algorights komunitateko kide ere bada.
HITZALDIARI BURUZ
Gaur egun ezagutzen ditugun teknologia digitalak eragile anitzen arteko lankidetzari esker ezagutzen ditugu: finantzaketa publikoa, komunitate zientifikoa, hackerrak, oinarrizko gizarte-mugimenduak, mundu osoko milioika langile... Internet sare neutral bat bezala diseinatu zen, desentralizatua. Baina bere bilakaerak egungo egoerara ekarri gaitu, non enpresa handi gutxi batzuek sare demokratikoaren izaera bera arriskuan jartzen duten. Hori konpondu nahi badugu, berriz ere, erakunde publikoen, enpresa arduradunen eta gizarte zibil antolatuaren arteko lankidetzara jotzea baino ez zaigu geratzen. Kontakizun hau mamitzen du Marta G. Francok ‘Sareak gureak dira (Las redes son nuestras)’ liburuan. Aurtengo Euskarabilduan gai honi buruzko xehetasunak kontatuko dizkigu. Zer egin dezakegu Internet berriro ere guztiona izan dadin lortzeko?
Hitzaldia gazteleraz izango da eta euskarazko itzulpena eskainiko da.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea