Datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua
Abokatua da eta ia hamar urtez marketinean eta komunikazio digitalean lan egin du. Etika digitalari buruz, gobernu eta administrazio publikoentzat aholkulari lanetan aritu izan da. Eskubide Digitalen Espainiako Gutunaren egileetako bat izan zen eta Transparent Internet erakundeko zuzendaria. Egun, Adimen Artifizialean doktoretza egiten ari da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Manuela Battaglinik adimen artifizialak gizartean eta demokrazian dituen ondorioei buruz ikertu du, besteak beste, adimen artifizialaren oinarri diren algoritmoen eragin etikoa, soziala eta legala aztertzen aritu da eta erabaki automatizatuen diseinu etiko eta fidagarri baten metodologiaren diseinuan lan egin du. Manuela etengabeko ikerketan ari den emakumea da eta teknologiaren ikuspegitik, mugimendu geopolitikoak jarraitzen eta horien eragina eta ondorioak aztertzen ditu.
HITZALDIARI BURUZ
Mundu mailan hartzen diren hainbat erabakik konpainia teknologiko handiei eta euren negozio-ereduei laguntzen diete, Adimen Artifizialaren inguruko pila teknologiko guztiaren bidez. Horrek era berean gure bizitzaren alderdi guztietan du eragina. Erabaki horiek dira, bai politikoak; ekonomikoak; legalak, monopolioaren eta lehiaren aurkakoak, edo baita zerga-salbuespenak ere.
Hitzaldia gazteleraz izango da eta interpretazio zerbitzua eskainiko da euskarara.
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea