euskarabildua

INTERNETEKO GOBERNANTZA EGITURAK: MUNDUTIK EUSKAL HERRIRA

Josu Waliño

PuntuEus Fundazioko zuzendaria

Informatikan lizentziatua da EHUn eta Proiektuen Zuzendaritzako masterra du Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, PUNTUEUS Fundazioko zuzendaria da eta besteak beste, .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen da. 2014tik domeinu-izenen industrian murgilduta dago eta ICANNeko gobernantzan ere parte hartzen du: TLD geografiko eta komunitarioak ordezkatzen dituen GeoTLD. Group taldeko lehendakariordea eta ICANNeko 2025eko Nominating Committee-ko kidea da. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Digitaleko Masterrean ‘Interneteko gobernantza eta domeinuen merkatua’ ikasgaia irakasten du. Bere ibilbide profesionala euskara ingurune digitalean sustatzera bideratu du, proiektu teknologiko eta berritzaileen bidez. Aurretik, Elhuyar Fundazioko Proiektu eta Berrikuntza zuzendaria izan zen eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoko sortzailea. Euskararen Aholku Batzordeko kide izana eta Langune elkarteko lehendakari ohia da.

HITZALDIARI BURUZ 

Interneteko erabaki gune nagusietan ingurune digitala arautzen duten politika eta arauak erabakitzen dira, eta horiek zuzeneko eragina dute euskal komunitate digitalean. Waliñok Interneteko gobernantza foro nagusiak zein diren, nola antolatzen diren, eta euskal komunitateak bertan duen eta izan beharko lukeen presentziari buruz hitz egingo digu.

Hitzaldia euskaraz izango da

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea