Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikerlaria
Formazioz, Ingeniaria Informatikan eta Doktorea Hezkuntzan. Oro har, teknologiak gizartean duen eraginak, teknologiaren inplikazio etiko eta sozialek mugitzen dute. .EUS domeinua lortzera bidean, proiektuaren zuzendaria izan zen. Egun PuntuEus Fundazioko patronatukidea da. Software librearen eta burujabetza teknologikoaren defendatzailea eta Hezkuntzan Librezaleko kidea.
HITZALDIARI BURUZ
Iratxek hezkuntzaren digitalizazio burujabeaz hitz egingo digu. Datuen gobernantzaren gaineko erabakiek garapen-eredua definitzen dute: estraktibismo digitala edo garapen lokala. Hezkuntzaren digitalizazioa atzerriko korporazioen esku uzteak burujabetza teknologikorako aukerak murrizten ditu. Hezkuntzaren digitalizazio burujabe batek, aldiz, hezkuntzaren funtzio soziala indartu eta tokiko garapen teknologikoa sustatzen du. Hezkuntzaren digitalizazioa eta hezkuntza-politikak, oro har, teknologiaren ikuspegi estrategikotik hausnartu eta diseinatu beharko lirateke: burujabetza teknologikoa, datuen jabetza eta burujabetza ortzi-mugan jarrita.
Hitzaldia euskaraz izango da
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea