Hitz zentroko zuzendariordea
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika Fakultateko irakaslea da, eta Lengoaiaren Prozesamenduaren eta Adimen Artifizialaren arloko erreferentea. Informatikan lizentziatu zen eta Adimen Artifizialean doktoratu zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC).
1995ean hasi zen irakasle UPCn, eta 2002. urtetik, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakaslea da Informatika Fakultatean, Donostian, eta EHUko IXA ikerketa taldeko kidea. 2019an sortu zenetik HiTZ (Hizkuntzaren Teknologiaren Euskal Zentroa) zentroko zuzendariordea da.
2022. urtetik ESFRIko Gizarte eta Giza Zientzien Lantalde Estrategikoko Espainiako ordezkaria da. 2023ko irailetik ESFRIko CLARIN-ERIC eta DARIAH-ERIC Europako ikerketa azpiegituren koordinatzaile nazionala.
Global WordNet Elkarteko (GWA) zuzendaritza batzordeko kide eta batzorde exekutiboko presidente ere izan da, eta gaur egun SEPLNko batzorde iraunkorreko kide eta ELRA Hizkuntza Baliabideen Elkarteko (ELRA) egungo presidente da.
Baita Estatuko gobernuak antolatutako Hizkuntzaren Teknologiak Bultzatzeko Estatuko Planaren aholkularia ere izan zen, orain Adimen Artifizialaren Estatuko Estrategia Nazionalaren (ENIA) barruan eta Europa mailan, 2030ean hizkuntza-berdintasun digitala lortzeko ikerketa-agenda estrategikoa garatzea helburu zuen European Language Equality (2021-2023) proiektuaren ikertzaile nagusietako bat izan da.
UPV/EHUn ILENIA eta ALIA proiektuak koordinatu ditu baita ere.
HITZALDIARI BURUZ
Adimen Artifizialaren (AA) garapenak azpiegitura sendoa behar du: superordenagailuak, kalitatezko datuak eta talentu espezializatua, bai ikerketan, bai enpresen beharrei erantzuteko. Hitzaldian, EuroHPC ekimenaren barruko IA Factory-ak zer diren azalduko da, ikerlari, startup eta enpresek AA ereduak garatzeko baliabideak eskuratu ahal izan ditzaten. Europa mailako azpiegitura-motak ere aztertuko dira, superordenagailuetatik IA Gigafactory-etaraino.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea