euskarabildua

Euskaratik sortutako AA eleanitza. Eredu libreak eta datuak

Eneko Agirre

Hitz Zentroko zuzendaria

Eneko Agirre Bengoa EHUko irakasle osoa da, Adimen Artifizial Sortzailean eta Hizkuntza Teknologian espezializatutako HiTZ ikerketa-zentroko zuzendaria. Adimen Artifizialaren eta Hizkuntza Teknologiaren HiTZ Katedraren sortzailea eta lehen zuzendaria da. 2021ean Informatikako Ikerketa Sari Nazionala jaso zuen. ELLIS (European Laboratory for Learning and Intelligent Systems) eta ACL (Association for Computational Linguistics) erakundeen Fellow hautatu dute. Jakiundeko kidea ere bada, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. 200 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da eta 50 ikerketa-proiektutan parte hartu du.

 

MAHAI-INGURUARI BURUZ

Mahai-inguru honetan, euskaratik abiatuta eta euskara ardatz hartuta adimen artifizialeko eredu eleanitzak garatzeak duen garrantzia aztertuko da. Arreta berezia jarriko da eredu ireki zein libreen inguruan eta datuen kudeaketa estrategikoan, gure hizkuntzak teknologiaren ekosistema globalean lekua eta burujabetza izan ditzan.

Mahai-ingurua euskaraz izango da.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea