euskarabildua

Eurostack, Europako proiektu burujabea

Cristina Caffarra

Eurostack proiektuko bultzatzailea eta lehiakortasun ekonomikoan aditua

Europako Lehia Saila zuzendu zuen 20 urte baino gehiagoz eta aholkularitza-enpresa ekonomiko garrantzitsuetan zuzendaritza lanetan aritu izan da. Azken bi hamarkadatan Europan gertatu diren monopolio auzi nabarmenetan aditu bezala parte hartu du. Aholkularitza lanak utzi ondoren, Lehiaren Ikerketarako Politiken Sarea sortu zuen Politika Ekonomikoaren Ikerketa Zentroan, eta politikei buruzko eztabaidak antolatzen eta moderatzen ditu bertan. Modu aktiboan lagundu du monopolioaren aurkako eta merkatu digitalen erregulazioari buruzko eztabaida globalean, monopolioen aurkako legeak integratzearen eta datuen babesaren alde eginez. Izan ere, uste du monopolioen aurkako legeek hazkunde ekonomiko orekatuari lagundu diezaioketela. Bestalde, Europako teknologia burujabetza helburu duen EuroStack mugimenduaren sortzaileetako bat da eta University College London unibertsitateko ohorezko irakaslea.
 

HITZALDIARI BURUZ

Europa kolonia digital bat dela dio Caffarrak eta erregulazio digitalak ez digula industriarik ekarriko. Emantzipatu egin behar dugula defendatzen du ekonomilariak, eta aktibo eta gaitasun propioak sortu. Hori ez da autarkia edo protekzionismoa, estrategia industrialeko proiektu bat baizik. Ez gizarte zibilentzat, ez ikerketa-zentroentzat, ez «gure demokraziarentzat», ez «gure balioentzat». Hala, Eurostack industria-politikako ekimen bat da, Draghiren misioarekin bat datorrena, gure menpekotasunak murrizteko eta gaitasunak sortzeko helburuarekin sortua. 

Cristina Caffarra online konektatuko da eta bere hitzaldia ingelesez emango du. Interpretazio zerbitzua egongo da euskarara.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea