Softcatalà-ko kidea
Fisioterapeuta ikasketak egin zituen eta horretan aritu zen lanean 10 urtez, baina 2017tik 2019ra bere herriko Udalean, Benissan (Alacant) zinegotzi bezala aritu zen. Esperientzia horrek bere bizitza aldatu zuela aitortzen du, bere baitan zeuden bestelako trebetasunak aurkitu baitzituen. Horrek eraman zuen lanean birziklatzera, teknologiaren eremuan autodidakta gisa ikasiz eta komunikazioan eta estrategian arituz. Idaztea beti asko gustatu izan zaiola aitortzen du, bloga dauka, baita feminismoari buruzko youtubeko kanal bat ere. 2020az geroztik Softcatalà elkarteko kidea da, Interneten eta teknologia berrietan katalanaren erabilera sustatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea. Bertan teknologiarekiko bere zaletasuna garatzeko esparrua aurkitu du.
HITZALDIARI BURUZ
Softcatalàren ibilbideak 26 urte bete ditu. Elkartea nola eta zergatik hasi zen azalduko du Belen Ivars, komunitateko kideak. Besteak beste, azalduko digu zein zen jarduera bere hastapenetan, eta nola egokitu den, urteetan zehar, garai eta behar berrietara. Tresna arrakastatsuenak eta mende erdiko aktibismoaren errepasoa egingo ditu. Halaber, erakundearen barne-antolaketa eta -funtzionamendua zein den eta etorkizunari begira zein erronkari heldu nahi dioten ere kontatuko digu.
Hitzaldia katalanez izango da eta euskarazko itzulpena eskainiko da.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea