Izarralde Taldeko zuzendaria
Alexis Guirlék aeronautikaren sektorean hasi zuen ibilbide profesionala, eta 23 urterekin industria-guneen garapenera bideratu zen. 2016an bere jaioterrira (Bidartera, Lapurdiko eskualdean) itzuli zen, eta familiarekin batera IzarLink proiektua abiatu zuen: Iparraldeko enpresa eta udalerrientzako telekomunikazio-operadore alternatiboa. Bertan, proiektu eta zeregin tekniko guztien ardura hartu zuen: sare informatikoak, zuntz optikozko FTTO (Fiber To The Office) interneterako sarbidea eta hertz-izpiak.
Sektoreko erraldoiei eta erabilera informatikoen eraldaketari aurre egiteko, hasierako kontzeptua zabaldu zuen, eta izarHost sortu zen: hurbiltasuneko datu-zentroak, 40 eta 64 departamentuetako (Landak eta Pirinio Atlantikoak) enpresa eta erakundeen datuak ostatatzeko, hala nola aplikazio kritikoak eta datu-baseak. Eredu hori publiko zabalarentzako adimen artifizialeko plataformak hartzen dituzten datu-zentro erraldoien kontrakoa da.
Operazioak zuzendu ondoren, Izarralde Taldeko (izarLink/izarHost) zuzendari nagusi izendatu zuten 2023ko ekainean. Taldea independentea eta familiarra da: % 100ean bere kabuz finantzatua, laguntza publikorik eta kanpoko partaidetzarik gabe, eta bere azpiegitura guztien jabe. Helburua “zirkuitu labur” digital bat garatzea da, giza neurrikoa eta bitartekari komertzialik gabea. Gaur egun, 250 jarduera-eremu baino gehiago, 800 bezero baino gehiago (pribatu zein publiko), 30 langile inguru eta 5,5 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa ditu.
MAHAI-INGURUARI BURUZ
Adimen Artifizialak beharrezkoak dituen baliabideei buruzko gogoeta egin nahi dugu mahai-inguru honen bidez. Horretarako Euskal Herrian dauden zenbait datu zentroetako ordezkariak bilduko ditugu. Azpiegitura mailan gure lurraldean ditugun beharrak eta aukerei buruzko hausnarketa egitea da helburua.
Mahai-ingurua euskaraz izango da. Alexis-ek frantsesez hitz egingo du eta interpretazio zerbitzua eskainiko da euskarara.
© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea