euskarabildua

Jardunaldiak hiru zati izan zituen:

01

Batetik, kontzeptuak argitzen lagundu zigun Deustuko Unibertsitateko Miren Berasategik, teknologia burujabea, librea eta kode librea zer diren azalduz.

02

Ondoren, hezkuntza izan genuen hizketa-gai. Eta atsedenaren ondoren, tresna eta esperientzia burujabeei egin zitzaien tartea.

03

Eta atsedenaren ondoren, tresna eta esperientzia burujabeei egin zitzaien tartea.

Kode itxia kutxa beltz bat da, jabeduna eta guztiz pribatua. Kode irekia, berriz, kutxa garden bat da, kodea eskuragarria izatea helburu duena. Zein da baina kode irekiaren eta software librearen arteko ezberdintasuna? Kode ireki guztia ez da software librea, baina software libre guztiak kode irekia izan behar du.

Fokua erabiltzailearen alde jartzeak garrantzia hartzen du gaur egungo testuinguruan eta software libreak partekatzea eta lankidetza sustatzen du.

Teknologia burujabetzaren eta ahalduntze digitalaren arteko lotura nabarmendu zuen Mirenek. Elikaduraren arloan, oso landuta ditugu burujabetza eta ahalduntzea kontzeptuak. Elikadura gure beharretara egokitzen dugun bezala, teknologia gure behar-izanetara egokitua behar dugu. Eta teknologia burujabetza ez da posible software librerik gabe.
Egunean egiten dugun hautu bat da Burujabetza Teknologikoa, eta euskaraz egitea ere posiblea da.
Hitzaldia ikusi

Alexis Kauffmann Framasoft elkartearen fundatzailea da eta aktibista izatetik Frantziako Hezkuntza Ministerioko software libre eta baliabide irekien proiektu arduradun izatera pasa da, pandemia garaian instituzio horrek hautemandako hutsuneen aurrean Twitterren bere burua eskainiz idatzitako post bati esker.

Alexis-ek bere hitzaldian batik bat ondasun komun digitalei buruz edo komunal digitalei buruz hitz egin zuen. ‘Komunal digitalak’ kontzeptuak hiru hanka ditu: baliabideak, komunitatea eta gobernantza. Ondasun komunak edo komunalak betidanik egon dira (baratzak, larreak...), orain komunal digitalak zabaldu egin dira erraztasunak ematen dituztelako horiek komunitatean zabaltzeko. Komunal digital bezala ulertzen ditugu softwareak, kodeak, datu baseak, edukia, eta abar. Hiru zutabe horietatik, berarentzat garrantzitsuena komunitatea da. Alexis-ek nabarmendu nahi izan zuen erabiltzaile xumea izanik ere, komunitatearen parte izan gaitezkeela.

Komunal digitalek eta hezkuntzak balio asko partekatzen dituztela esan zuen Alexisek: iraunkorrak dira, fidagarriak, inklusioa bultzatzen dute, motibagarriak izan behar dira... Frantziako hezkuntzan erabiltzen diren baliabide libreak ere ezagutzera eman zituen. Hala nola, Vikidia gazteentzako Wikipedia, PrimTux hezkuntza mundura egokitutako Linux banaketa eta BigBlueButton, online saioetarako tresna.

Bere hitzaldia itxaropena, eraldaketa eta trantsizio ekologikoa aldarrikatuz bukatu zuen. Gaur egun, digitala eta ekologia kontra jartzen ditugun kontzeptuak direla esan zuen, baina egiaz bateragarriak direla. Horregatik berrerabili beharra defendatu zuen.

Hitzaldia ikusi

Frantziako haurrak gero eta goizago hasten dira pantailak erabiltzen. 7 urtetatik aurrera tableta erabiltzen dute eta 9-10 urterekin lehenengo smartphona eskuratzen dute. Horren aurrean Baionako Ospitaleko Adoenia nerabeentzako zerbitzuko arduradunek beharrezkoa ikusi zuten prebentziorako eta kontsultarako zerbitzu bat sortzea eta Antic Pays Basque elkarteak eta Naos Klusterrak zerbitzu hori tresna digital arduratsu eta libre batean oinarritua egon zedin lagundu zuten.

Honela jaio zen Resolab gelako harremantze digitalerako plataforma libre eta iraunkorraren proiektua, ingurune digital segurua eskaintzen duena, sare sozial baten izaera berdinarekin.

Sare sozialen erabilera egokiaren inguruan sentsibilizatzeko helburua betetzen du; erabiltzen ikasteko babesa ematen du, eta gazteen praktikak hobetzeko eta gurasoek seme-alabei laguntzeko bitartekoak ematen ditu.

Alemaniako HumHub sare sozialean dago oinarrituta Resolab. Norberak nahi duen sare sozial itxia sortu dezake eta argazkiak, agenda, mezularitza eta beste hainbat funtzionalitate gehitzeko aukera.

Hitzaldia ikusi

IametzanNextcloud Google eta Microsoften bulego birtualeko alternatiba etikoa dela esaten dugu”, esanez abiatu zuen bere hitzaldia Asier Etxeberria Iametzako lankideak.

Digitalizazioaren aro honetan funtsezkoa da online eta modu partekatuan lan egitea eta ondorioz, gero eta ohikoagoa da informazioa hodeian gordetzea.

Google Drive, OneDrive edo Dropbox moduko zerbitzuen aldean, Nextcloud norberaren web zerbitzarian hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta elektronikoa; inkestak... Asierrek funtzionalitate horien erakustaldia egin zuen bere hitzaldiaren baitan.

Gainera, software librea den neurrian, erakunde bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera gehiago dago, baita euskaraz lan egiteko ere. Zentzu honetan, Iametza Nextcloud barnean inplementatzen ari den itzulpen zerbitzua aurkeztu zuen Asierrek demo modura, urte amaierarako amaitua egotea espero dena.

Talaios-eko Beñat Irasuegik berriz, enpresaren barne-kudeaketarako Odoo tresna aurkeztu zuen. Enpresen kudeaketarako behar guztiak asetzen dituen kode irekiko aplikazioen multzoa da: CRM, kontabilitatea, inbentarioa...

BIBA Ardoak Kooperatiba Odoo tresnaren erabilpen estrategikoko adibide bat da. Kooperatiba horrek Odoo gestiorako erabiltzen du eta bere hurrengo urratsa prozesuak automatizatzea izango da.

Nextcloud tresnari buruzko hitzaldia ikusi: Odoo tresnari buruzko hitzaldia ikusi:

Eli Pombo Iametzako kudeatzaileak, Mailtrain e-mail marketinerako software libreko tresnaren funtzionalitateak aurkeztu zituen. E-posta bidezko bidalketak marketin digitalean oso erabilia den baliabidea direla azaldu zuen Elik eta bidalketa horiek egiteko beharrezkoak diren informazio datu-baseak modu burujabean kudeatzea oso garrantzitsua dela gaineratu zuen, Mailchimp-ek jasandako erasoak adibide moduan jarriz.

Era berean, Elik mailin sistemen erabilerari dagokionez, Iametzan bizi izan duten eboluzioa azaldu zuen, mailchimp erabiltzetik datu-baseen kudeaketa propioa eta pertsonalizazio handiagoa ahalbidetzen duen Mailtrain tresna erabiltzeraino.

Gaur egun Mailtrain 6 hizkuntzatan dago erabilgarri: alemana, ingelesa, gaztelera, frantsesa, portugesa eta errusiera. Urte amaierarako euskaraz ere egotea aurreikusten du Iametzak.

Ondoren, Abaraska taldeko Mikel Gartziak Fedibertsoari buruz hitz egin zuen.

Fedibertsoa: federazioa + unibertsoa Fedibertsoaren ezaugarri nabarmenena den federazioa ulertu ahal izateko, Mikelek adibide bat jarri zuen: “E-postaren kasuan, e-posta ezberdinen artean korreoak bidaltzea posible izatea ulertzen dugu (gmail eta outlooken artean adibidez). Sare sozialen kasuan ez da hori gertatzen. Whatsapp bat telegram bidez bidaltzea ez da posible adibidez”. Fedibertsoak horri irtenbidea ematen dio. Sare sozial ezberdinak federatuak egoteak esan nahi du horien artean elkarreragina egon daitekeela. Peertube, Paperjale, Mastodon eta Pixelfed euskal fedibertsoaren adibideak dira.

Mailtrain tresnari buruzko hitzaldia ikusi: Fedibertsoa-ri buruzko hitzaldia ikusi:

Asier Iturralde Librezaleko kideak eta Garbiñe Garagarza Topagunekoak Common Voice-Gaitu egitasmoa aurkeztu zuten. Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea eta horretarako hainbat tresna daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa... Tresna horiek erraztasun handiak ematen dizkigute, baina enpresa teknologiko erraldoien menpe uzten gaituzte. Gainera, horrelako sistemekin hainbat arazo agerian geratu dira: pribatutasun arazoak, ahots aniztasuna kontuan ez hartzea, hizkuntza zabalduenetan bakarrik erabiltzeko aukera... 

Mezu baikorra da makinei hizkuntza txikiak erakutsi nahi dizkieten eta herritarren pribatutasunari erreparatzen dioten alternatibak badaudela. Hain zuzen ere, Common Voice, librea izango den ahots ezagutza teknologia lortu nahi duen Mozillaren ekimena da.

Common Voice egitasmoari buruz gehiago jakiteko, entzun Iametzak ‘Topagunekoak Hodeia ez da existitzen’ podcast-ean Marko Txopitea Librezaleko kideari egindako elkarrizketa.

Ahotsaren ezagutza libre hori lortzeko hainbat hizkuntzatan ekarpenak egingo dituzten milaka edo milioika ahots behar dira. Euskarazko teknologia librea lortzeko ahalegin horretan Librezale taldea hasi zen Mozillaren ekimena bultzatzen eta aurten Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), Nafarroako Gobernuarekin eta Euskal Erakunde Publikoarekin batera, Gaitu proiektua bultzatzen ari da. Bultzada horren baitan, Euskaltzaleon Topaguneak hainbat herrietako euskara elkarte eta eragileekin lankidetzan grabazio masiboak antolatzen laguntzen ari da, ahalik eta ahots grabazio gehien biltzeko helburuarekin.

Hitzaldia ikusi:

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Fomento San Sebastián Spri Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Antic Pays Basque BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Hitz EHU Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Steilas Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea