Pasa den urriaren 27an, Euskarabildua jardunaldia ospatu genuen. “Utopia existitzen da, Teknologia burujabea herritik eta herrira” izenburupean, aurtengo jardunaldiak menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzearen indarra balioan jarri nahi zuen. Aurtengo Euskarabilduak pandemiak galarazitako harreman pertsonalak berreskuratu nahi zituen. Horregatik, jardunaldiaren amaieran dinamika bat antolatu genuen. Hala ere, beti bezala, jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen eta hitzaldiak webgune honetan eskuragarri dituzue. Jardunaldia Elisabeth Pombo Iametzako kudeatzailearen aurkezpenarekin hasi zen: 'Tokikotasunaren indarra utopia errealitate bilakatzeko'.
Zein da utopia lortzeko errezeta?
Jarraian, Antic Pays Basque et Atelier Lan Berriko Amandine Lafferrairiek digitalizazio arduratsuari buruzko hitzaldia eman zuen: 'Le numérique responsable: politiques strcturantes et practiques empiriques'.
Digitalizazio arduratsuaren ikuspegiak bilakaera handia izan du, baina gure erabilerak gizartean eta ingurunean dituen aztarnak txikitzea du oinarri. Arlo ezberdinak bereizten dira:
Ondoren, datuen garrantziaren blokea izan genuen, Errenteriako Udaleko Eñaut Graciaren eta iametzako Asier Iturralderen eskutik. Eñaut Graciaren hitzaldia 'Estrategia komunikatibotik data center batera' izan zen.
Zergatik data center-a? Zergatik burujabetza?
Honekin lotuta, Asier Iturraldek 'Matomo: web-analitika alternatiboa eta hizkuntzaren tratamendua' hitzaldia eskaini zuen:
Gaur egun Matomo hainbat enpresak eta proiektuk erabiltzen dute Euskal Herrian; besteak beste, ARGIAk, Baturak, Euskarabilduak, Errenteriako Udalak, Talaios Kooperatibak, Lakari Kooperatibak eta Iametzak.
Atsedena eta gero, hezkuntzari buruz hausnartzeko aukera izan genuen. Xnet proiektuaren sortzaile den Simona Levi eta Bartzelonako Udaleko Arnau Monterderen hitzaldiez gozatu genuen, ‘DD: Digitalización democrática de la educación’ izenburupean. Xnet Google edo Microsoft bezalako korporazio teknologiko handien produktu pribatiboen alternatiba da, kode publiko eta auditagarria duena. Era berean, gizartearen eta erakundeen lankidetzarekin teknologia libreak nola garatu ditzakegun ikusteko adibide gisa balio du. Aukera pedagogikoa ere bada gure datuen eskubideei buruz hausnarketa egiteko.
Oso garrantzitsua da proiektu hau nondik datorren gogoratzea. Izan ere, proiektu hau familien kezka batetik dator eta eskoletan erraldoi digitalen nagusitasuna onartu nahi ez izatetik.
2019an, familia eta irakasleekin Digitalizazio Demokratikorako Plana diseinatu genuen. Hasieratik, argi geneukan gure seme-alaben, irakasleen eta familien datuen burujabetza defendatu behar genuela; guk kontrolatutako zerbitzarietan egon behar zutela eta programa auditagarrien eta irekien bidez kudeatu behar zirela.
Ondoren, tokiko burujabetzak lantzeko mahai-inguru bat izan genuen: 'Zergatik, nola eta hemendik aurrera zer?' izenburupean. Hurrengo partaideak izan genituen: Lakari kooperatibako Leire Udabe; Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko Josu Harismendy; Sakananet proiektuaren izenean Arruazuko Udaleko alkate Gorka Ovejero; eta Hernani Burujabe egitasmotik Hernaniko Udaleko alkate Xabier Lertxundi. Proiektu hauetan guztietan teknologia burujabetza zehar lerro bezala ulertzen da. Mahai-inguruari esker, esperientzia bakoitza gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.
Zergatik tokiko burujabetzak?
Gure sistema eragile guztiak software librean oinarrituta daude: Thunderbird erabiltzen dugu eta kobrantzak eta bestelako eragiketak egiteko software librea erabiltzen dugu baita ere. Hasierako hauek, kontzientziaziotik etorri ziren. Denborarekin, Nextcloud jartzea erabaki genuen.
Guretzat teknologia burujabetza tresna eta baliabideen ezagutza da; erabakiak hartzeko ezagutza
Sakananet beharretik sortzen da, ez hainbeste kontzientziazioagatik. Mankomunatua da, batetik Gifinet fundazioak finantzatu duelako eta erabiltzaileek beraiek ere proiektuan laguntzen dutelako.
Aurtengo jardunaldian bertaratuen parte-hartzea bereziki garrantzitsua zen. Horregatik, jardunaldia dinamika batekin bukatu genuen. Bertaratutakoak lau lan-mahaitan banatu genituen, hezkuntza, telekomunikazioak, informazioa eta komunikabideak, eta gobernantza. Hausnarketa interesgarriak atera ziren eta hitzetatik harago joatea zaila bada ere, jardunaldiaren hasieran Elisabeth Pombok egin zuen hausnarketa benetan egiazkoa zela sentituz amaitu genuen: Ezinezkoa dirudien bide hori egiteak bere balioa dauka eta ateratako hausnarketa eta ideia guztiei esker teknologia burujabetzaren bidean urratsak egitea posible dela sinetsi genuen.
© 2012-2023 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea