euskarabildua

HEZKUNTZAREN DIGITALIZAZIO BURUJABEA

Iratxe Esnaola

Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikerlaria

Formazioz, Ingeniaria Informatikan eta Doktorea Hezkuntzan. Oro har, teknologiak gizartean duen eraginak, teknologiaren inplikazio etiko eta sozialek mugitzen dute. .EUS domeinua lortzera bidean, proiektuaren zuzendaria izan zen. Egun PuntuEus Fundazioko patronatukidea da. Software librearen eta burujabetza teknologikoaren defendatzailea eta Hezkuntzan Librezaleko kidea.

HITZALDIARI BURUZ 

Iratxek hezkuntzaren digitalizazio burujabeaz hitz egingo digu. Datuen gobernantzaren gaineko erabakiek garapen-eredua definitzen dute: estraktibismo digitala edo garapen lokala. Hezkuntzaren digitalizazioa atzerriko korporazioen esku uzteak burujabetza teknologikorako aukerak murrizten ditu. Hezkuntzaren digitalizazio burujabe batek, aldiz, hezkuntzaren funtzio soziala indartu eta tokiko garapen teknologikoa sustatzen du. Hezkuntzaren digitalizazioa eta hezkuntza-politikak, oro har, teknologiaren ikuspegi estrategikotik hausnartu eta diseinatu beharko lirateke: burujabetza teknologikoa, datuen jabetza eta burujabetza ortzi-mugan jarrita.

Hitzaldia euskaraz izango da

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Irutxuloko hitza Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Taupa Mugimendua Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea