euskarabildua

Ikusi eta entzun: Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak

Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako jardunaldiak ikus-entzunezkoak izango ditu ardatz.

Euskarabildua jardunaldiaren bigarren edizioa urriaren 11n izango da Donostiako Koldo Mitxelenan. Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako jardunaldiak ikus-entzunezkoak izango ditu ardatz. Ikusi eta entzun. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak izenburuko jardunaldietan, Interneteko bideogintza aztertu nahi da bai ikuspegi komunikatibotik zein teknologikotik begiratuta.

Ikus-entzunezko edukien zabalkundea geratu ezina da, ondorioz. Sarean gero eta erabiltzaile eta sarera konektatutako gero eta gailu gehiago daude. Gainera, datuen transmisiorako abiadura izugarri handitu da, horrek Internet bidezko bideoen kontsumoa edozein gailutan kontsumitzea ahalbidetu du, ordenagailutik hasi, telebistatik pasa eta telefono mugikorretaraino iritsiz.

Beraz, erabiltzaileen artean bideo kontsumoa altua da, baina produkzioa ere bai. Horrek bideoak produzitzen dituztenei euren produkzioan arreta berezia jartzera behartzen ditu. Komunikazio helburuak garbi izan behar dira, baita teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak ere (azpitituluak, bideoen bilaketa semantikoak…), eta ondorioz eskueran ditugun bitarteko guztiak jarri behar ditugu gure bideoak guk nahi adina aldiz ikusiak izan daitezen.

Jardunaldi hauek horixe bilatzen dute, ikus-entzunezkoen inguruko ezagutzak partekatzea eta horiek hizkuntzaren erabilera soziala bultzatzeko, gure kasuan euskararen zabalkundean laguntzeko nola erabili genitzakeen ikustea. Batik bat bi arlo nagusi jorratuko dira: Teknologia (ikerketak une honetan zertan diren) eta Komunikazioa (nola baliatu bideoak komunikazio helburu jakinak betetzeko, gure kasuan euskararen erabilera sozialari loturik).

 

Hizlari ezagunak Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak

Pasa den urtean bezala, Euskal Herriko esperientzia eredugarrien berri izateaz gain, Espainiako hainbat adituren hitzaldiak entzuteko aukera izango da.

Aurtengo edizioan, besteak beste, Pablo Iglesias La Tuerka web-telebista saioko aurkezlea izango da gure artean, baita Carles Solà Plataforma per la Llengua-ko kidea ere.

Horiez gain, Vicomtech IK4-ko kideak, EHUko Nora Barroso eta Argiako multimedia arduradun Axier Lopez izango dira euren esperientzien berri ematen.

 

Gomendagarria izena ematea

Plaza kopurua kontrolatu ahal izateko parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea gomendagarria da. Irailean irekiko da izena emateko epea, irailaren 16an hain zuzen ere. Izena www.euskarabildua.com webgunean eman beharko da.

Euskarabildua Egitasmo Lehiaketa

Pasa den urtean bezala, aurten ere hitzaldiez gain hiru bideo labur ikusteko aukera izango da jardunaldian. Bideo horien bidez, Euskal Herriko beste horrenbeste esperientzien berri emango da. Aurtengoak ordea badu berrikuntza bat, edonork bere esperientziaren berri emateko aukera izango duela, hain zuzen ere. Interneten eta euskaraz, ikus-entzunezkoetan oinarritutako egitasmo edo proiekturik daukaten erakundeek (publiko zein pribatuek) parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Parte hartzeko bidea oso erraza da: bideoa YouTube edo Vimeora igo eta webguneko “lehiaketa” atalaren bidez bideoaren lotura eta kontaktuko datuak bidali behar dira, besterik ez. Bideoaren iraupenak 5-10 minutu ingurukoa izan behar du. Bideoak bidaltzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Jasotzen diren bideoen artean, hiru aukeratuko dira Euskarabildua jardunaldian emititzeko eta gainontzekoak webgunean zintzilikatuko dira. Aukeratutako hiru bideoak 200 euroko saria jasoko dute.

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Bideo laburra
  • 09:30: Ponentzia. Mélanie Bourdaa – Laboratoire Mica

Transmedia storytelling et audiovisuel : entre narration augmentée et marketing
Galderen txanda

  • 10:15: Bideo laburra
  • 10:30: Ponentzia. Teknologia: Ikus-entzunezkoetan aurrerapen teknologikoak zertan diren
  • Arantza del Pozo - Vicomtech-IK4

Euskarazko ikusentzunezko edukien azpititulaketa automatikoa

  • Igor Garcia – Vicomtech – IK4
  • Nora Barroso - EHU

adiUP: Info7 irratsaioaren albistegietan audio informazio semantikoaren kudeaketa eleaniztuna burutzen duen sistema

Galderen txanda

  • 11:15: Atsedenaldia
  • 11:45: Ponentzia Pablo Iglesias – La Tuerka.net

Disputar la Democracia en los medios
Galderen txanda

  • 12:30: Bideo laburra
  • 12:45: Ponentzia. Carles Solà - Plataforma per la Llengua

Medios y redes. Nuevos retos en la comunicación sobre el catalán
Galderen txanda

  • 13:30: Ponentzia. Axier Lopez – ARGIA

XX. mendeko kultura-porrotik handiena: telebista. Itzali eta erdu sarera Galderen txanda

Hizlariak

Melanie Bourdaa
Laboratoire Mica
Transmedia storytelling et audiovisuel : entre narration augmentée et marketing Galderen txanda
gehiago ikusi
Arantza del Pozo
Vicomtech-IK4
Euskarazko ikusentzunezko edukien azpititulaketa automatikoa
gehiago ikusi
Igor Garcia
Vicomtech-IK4
Euskarazko ikusentzunezko edukien azpititulaketa automatikoa
gehiago ikusi
Nora Barroso
EHU
adiUP: Info7 irratsaioaren albistegietan audio informazio semantikoaren kudeaketa eleaniztuna burutzen duen sistema
gehiago ikusi
Pablo Iglesias
La Tuerka.net
Disputar la Democracia en los medios
gehiago ikusi
Carles Solá
Plataforma per la Llengua
Medios y redes. Nuevos retos en la comunicación sobre el catalán
gehiago ikusi
Axier Lopez
Argia
XX. mendeko kultura-porrotik handiena: telebista. Itzali eta erdu sarera
gehiago ikusi

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Spri Donostia Euskara Fomento San Sebastián Donostia Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Indeus BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Irutxuloko hitza Hitz EHU Izarkom Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea