euskarabildua

IKTak jakintzaren mesedetan

IKTak eta hezkuntza. Hizkuntzarekin eta teknologia berriekin zerikusia duen eta oso pil-pilean dagoen beste gai honi helduko diogu aurtengo edizioan. Beste modu batera esanda, irakaskuntza prozesu eta metodologietan IKTek dakartzaten abantailak baina era berean erronkak mahai gaineratu nahi ditugu, azpimarra berezia jarriz hizkuntzen irakaskuntzan eta bereziki euskara ikasteko prozesuetan. Aurten gainera, berrikuntza nabarmen bat izango dugu: arratsaldean talde-dinamika saioak antolatuko ditugu, goizean ikusitako horren inguruan hausnarketa egiteko.

Teknologia Berriek beste hainbat esparrutan bezala, eragin nabarmena izan dute baita ere hezkuntzan. Hala ere, sarritan gailu teknologikoen ikusgarritasun hutsaren ikuspuntutik begiratu ohi dugu eszenategia, gure haur, gazte eta helduak makinen morroi bihurtuz. Gure ustez irakaskuntza prozesuak hori baino gehiago izan behar dute, metodologiari eta moduei buruz ere hitz egin behar da. Azken finean IKTak hezkuntzaren mesedetan eta menpeko erabili behar dira eta ez alderantziz.

Bertan eragile desberdinek hartuko dute parte: Euskal instituzioetako jendea, hezkuntza eta IKTekin harremana dutenak, euskaltegiak, hizkuntz eskolak, eskoletako ordezkariak, udaletako ordezkariak, IKT enpresak edo zentro teknologikoak...

Arratsaldeko talde dinamika horiekin helburu desberdinak bete nahi ditugu: IKT eskaintza eta eskaria harremanetan jartzea, gaian zeresana daukaten eragileen parte-hartzea sustatzea, hausnarketa, gogoeta piztea eta ideiak eta egitasmo berriak abiarazteko oinarriak ezartzea Euskal Herriko gizarte aberatsago eta berritzailegoa lortzeko.

Atal berezia izango du hizkuntzen irakaskuntzak, bereziki interesatzen baitzaigu euskararen irakaskuntzak izan ditzakeen aukerak. Gizartea eta lan arloa gero eta eleanitzagoak diren aro honetan, hizkuntzen irakaskuntza moda bat baino gehiago behar erreala da eta hizkuntzen irakaskuntza horretan tresna teknologikoak txertatzea, beharra baino urgentzia bilakatu da.

Azkenik, jardunaldi hauetan hezkuntzaren dimentsio berri eta oraindik ezazagun bati arreta berezia jarriko diogu, hiri hezitzailea. Hezkuntza prozesuak ez dira eskolen hormen artean ematen diren prozesu itxiak, gizarte, instituzio eta eragile desberdinen artean aberastu daitezkeen prozesuak baizik eta IKTek ere horretan zeresan nabarmena izan dezakete.

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena: Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Donostiko Udaleko ordezkariak bertan izango dira
  • Abiapuntu orokorra: IKT joera berriak hezkuntzan
  • 09:15: Hitzaldia: IKaskeTa modu berriei begirada
    Maite Goñi - Mondragon Unibertsitatea / Jakintza Ikastola GALDEREN TXANDA
  • Ikus-entzunezkoen garrantzia hezkuntzan
  • 09:50: Hitzaldia: El universo transmedia en la educación
    Antoni Marín Amatller - Unibersitat Oberta de CatalunyaGALDEREN TXANDA
  • IKTak hizkuntza irakaskuntzan
  • 10:20: Mahai ingurua
    Moderatzailea: Josi Sierra - Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Berritzegune Nagusiko IKT aholkulari teknikoa Parte-hartzaileak: Neus Lorenzo (Kataluniako Generalitat-eko Hezkuntza ikuskatzailea), Maite Goñi (Mondragon Unibertsitateko eta Jakintza Ikastolako irakaslea), María José Loureiro (Aveiroko Unibertsitateko irakaslea) GALDEREN TXANDA
  • Erakustaldiak. Ikasi eta irakatsi hizkuntzak ikus-entzunezko baliabideekin
  • 11:00: Hitzaldia: Ikuslang proiektua
    Iker Olkoz eta Asier Iturralde - Iametza interaktiboa 11:15: Hitzaldia: Clip Flair
    Mari Luz Guenaga - DeustoTech GALDEREN TXANDA
  • 11:30: Atsedenaldia
  • Hezkuntzaren dimentsio berria, Hiri Hezitzailea
  • 12:00: Hitzaldia: Ordizia hiri hezitzailea
    Belen Maiza - Ordiziako UdalaGALDEREN TXANDA
  • 12:30: Hitzaldia: Las TIC al servicio de la educacion patrimonial en el marco de las Ciudades Educadoras
    Dra. Laia Coma - Escuela Universitaria de Hoteleria y Turismo. CETT-UBGALDEREN TXANDA
  • 13:30: Atsedenaldia bazkaltzeko
  • 15:00: Arratsaldeko saiorako harrera kafea
  • Talde dinamikak
  • 15:30-17:30: Talde dinamikak (World Café) IKTak eta hizkuntzen irakaskuntza IKTak eta hiri hezitzailea

Hizlariak

Maite Goñi
Mondragon Unibertsitatea / Jakintza Ikastola
IKaskeTa modu berriei begirada
gehiago ikusi
Antoni Marí­n Amatller
UOC
El universo transmedia en la educación
gehiago ikusi
Asier Iturralde
iametza interaktiboa
Ikuslang proiektua
gehiago ikusi
Iker Olkoz
iametza interaktiboa
Ikuslang proiektua
gehiago ikusi
Mari Luz Guenaga
Deusto Tech
ClipFlair, erakustaldia.
gehiago ikusi
Belen Maiza
Ordiziako Udala
Ordizia: Hiri Hezitzailea
gehiago ikusi
Dra. Laia Coma
Escuela Universitaria de Hotelería y Turismo. CETT-UB
Las TIC al servicio de la educación patrimonial en el marco de las Ciudades Educadoras
gehiago ikusi
Neus Lorenzo
Kataluiniako Generalitat-eko Hezkuntza ikuskatzailea
Mahai-ingurua
gehiago ikusi
Josi Sierra
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Berritzegune Nagusiko IKT aholkulari teknikoa
Maria José Loureiro
Portugalko irakaslea eta IKTak hezkuntzan txertatzeko programako kidea
Mahai-ingurua
gehiago ikusi

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Fomento San Sebastián Spri Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Antic Pays Basque BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Hitz EHU Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Steilas Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea