euskarabildua

Burujabetza teknologikoa: Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da.

Nola konektatu teknologia bide berriak, seguruak eta askeak erabiliz?

Aspaldi internet ez dela demokraziaren utopia. Azken hamar urteetan munduko enpresa aberatsenak industria eta energiakoak izatetik, teknologikoak izatera pasa dira. Baina gure pantailen atzean dagoena kostata ikusten dugu: lainoa deitzen diogun hori munduko enpresa boteretsuenen ordenagailuak dira, eta hor uzten dugun informazioarekin negozioa egiten dute.

Pribatutasunean eragiten dituen arazoez gain, enpresa hauek herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezakete: hauteskundeen emaitzetatik hasita, politika publikoak zehaztetaraino. Pribatutasunaren gaia hacktibista ezberdinen kezka izan da soilik, baina egun Alemaniako Estatua bera da eredu burujabetza teknologikoaren alorrean, bere administrazioaren zerbitzari guztiak Alemanian bertan egotera derrigortuak daude.

Horregatik, aurtengo Euskarabilduan Teknologia burujabetzaren* garrantzia azpimarratuko dugu, datorren urteetan berebiziko garrantzia hartuko duelako Europaren eta Euskal Herriaren etorkizunean.

*Oharra: askotan konfunditzen diren bi termino dira software askea eta burujabetza teknologikoa. Software askea, hainbat printzipiotan oinarritzen den filosofia eta praktika mota da: teknologia eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu egin daiteke. Teknologia burujabetza ordea, ez da lan egiteko modu batez ari, ezta lizentziez ere: geroz eta enpresa pribatu gutxiagok duten kontrol erraldoitik ihes egitea da kontua.

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Sarrera: Burujabetza teknologikoa, zergaitik eta zertarako?
    • Elisabeth Pombo (Iametza)
  • 09:30: Hitzaldia: Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu
    • Maitena Urretabizkaia (TEKS sareko eta Skurako kidea)
  • 10:00: Hitzaldia:  Soberanía tecnológica: Trayectorias, Valores y Comunidades
    • Alex Haché (Donestech)
  • 11:00: Atsedenaldia 
  • 11:30: Hitzaldia: Maritxu nora zoaz? bartolo.iturrira.net. Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologikoa 
    • Xabier Barandiaran (EHU)
  • 12:00: Hitzaldia: Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak
    • Axier Lopez eta Xabier Letona (Argia).
  • 12:30: Bideokonferentzia: Nextcloud as a secure alternative to Office365 
    • Frank Karlitschek (Nextcloud plataformako sortzailea)
  • Ereduak:
    • Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa
      • Asier Iturralde (Iametza) . 15 min.
    • Software librearekin lan egiten duen administrazioa
      • Rafael Puy (Pasaiako Udala) 20 min.
    • IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.
      • Alex Gabilondo (Irungo Berritzegunea).
      • Sonia Ortiz de Arri (Donostiako Berritzegunea) 20min.

 

Hizlariak

Maitena Urretabizkaia
TEKS sareko eta Skurako kidea

Ekonomia sozial eraldatzailean gabiltzan kooperatiba teknologikoen beharretatik sortzen da TEKS. 

Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu
gehiago ikusi
Alex Haché
Donestech

Zeintzuk dira burujabetza teknologikoari atxikitako balioak eta zein modutan ilustratu ditzake perspektiba ezbedinak eraldaketa soziala eta iraultza politikorako teknologiaren rolen inguruan?

Soberanía tecnológica: Trayectorias, Valores y Comunidades
gehiago ikusi
Xabier Barandiaran
EHU

Ez da aukera bat. Eraldatu ala hil. Facebook, Google, Amazon, Microsoft, ... eraldaketa digitalera bultzatzen gaituzte, gizarte bezala, edo hil egingo gara, bere esku artean desagertuko zaizkigu gure erakundeak (Euskaltzaindiatik, udaletxetara). Iraultza eta erreforma tartean erabaki ezean trantsiziora jo dezakegu, makina eten gabe, zein makinari partxeak jarri gabe, etengabe eman beharreko eraldaketa mota bati. Trantsizioa hau sakona izan behar du, radikala, iturrira daraman bidea jorratzera bultzatzen gaituena. Maritxu, software librean aritua den programadore gazte zarauztarra da, Bartolo ordea hiriko burokrata heldua. Iturrian kodea dago, informatikoa eta soziala, bien arteko lotura ondo ulertzea da Maritxu eta Bartoloren erronka. Bartzelonako udalean emandako transizio teknologikoaren doinuaz eraldaketa teknologikoaren behar eta nondik norakoetan murgilduko gara saio honetan.

Maritxu nora zoaz? Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologikoa
gehiago ikusi
Xabier Letona
Argia

ARGIAn 2012an eduki libreen lizentziarekin hasi ginenetik eduki libreei ematen diegun garrantzia gero eta handiagoa da. CC by-sa motakoa erabiltzen dugu guk. Eta garrantzi horretatik etorri da baita ere gero eta praktika handiagoa, hau da, gero eta eduki gehiago partekatzea. Gaiarekiko hausnarketa ere gero eta sakonagoa da gure lan taldean eta hori konpartitu nahi dugu euskal gizartean, bereziki gainerako euskal hedabideekin. Ideia zentrala sinplea bezain tinkoa da: gure edukiak partekatzen baditugu, horrek indartsuago egiten gaitu, eta hala, euskal hedabideen komunitatea sendotzen dugu.

Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak
gehiago ikusi
Frank Karlitschek
Nextcloud

Gero eta langile gehiagok enpresaren datuak Office 365, Dropbox, Google Drive edo iCloud bezalako hodeiko zerbitzuetan gordetzen dituzte. Arrazoi nagusia fitxategiak gailuen artean sinkronizatzeko erraztasunak eskaintzen dituztela da. Erabiltzaileek beren datu guztietara sarbidea nahi dute, edozein unetan eta edozein gailutatik.

Bestalde, gero eta datu gehiago enpresetan modu isolatuan gordetzen dira, eta horrek zaildu egiten du langileek sarbidea izan eta sinkronizatzea. Hodei zerbitzu zentralizatuak pribatutasunerako eta segurtasunerako mehatxuak ere badira eta espioitza ahalbidetzen dute.

Nextcloud as a secure alternative to Office365
gehiago ikusi
Asier Iturralde
Iametza

Fedibertsoa elkarren artean bateragarriak diren sare sozial desberdinetako milaka komunitatez osatua dago. Hortik datorkio izena: federazioa + unibertsoa. Ohiko sare sozial zentralizatuetan erabiltzailea da produktua. Fedibertsoa gauzak beste modu batean egin daitezkeela erakusten ari da, pertsonak eta komunitateak erdigunean jarriz: software librea, deszentralizazioa, burujabetza eta autogestioa...

Ponentzian erabilitako aurkezpena: https://fedibertsoa-euskarabildua.iametza.eus/

Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa
gehiago ikusi
Rafael Puy
Pasaiako Udala

Gaur egun Pasaiako Udalaren jarduera informatikoaren zati handiena Kode Irekiko Softwarean oinarritzen da. Udaleko informatikariak azken urteetan udalean egin duten migrazioaren berri emango digu

Software librearekin lan egiten duen administrazioa
gehiago ikusi
Alex Gabilondo
Berritzegunea

Hezkuntza alorrean IKT inguruko gidalerro nagusiak OCDEk eta Europar Batasunak, gehien bat DigComp programaren bidez, markatzen dituzte. Bertako administrazioen jokalekua ez da handia.

IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.
gehiago ikusi
Sonia Ortiz de Arri
Berritzegunea

Hezkuntza alorrean IKT inguruko gidalerro nagusiak OCDEk eta Europar Batasunak, gehien bat DigComp programaren bidez, markatzen dituzte. Bertako administrazioen jokalekua ez da handia.

IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.
gehiago ikusi

Multimedia

Ondorioak

Pasa den urriaren 24an burujabetza teknologikoaren gaia ardatz hartuta, hainbat hizlari entzuteko aukera izan genuen. Honako hau goizak emandakoaren laburpena da. Webgunean dituzue bai eguneko argazkiak eta baita bideoak ere. Aurten gainera, lehen aldiz Euskarabilduaren Peertube instantzia sortu dugu eta orain arteko bideo guztiak bertan zintzilikatu ditugu. Peertube Youtube-ren alternatiba libre eta federatu bat da, norberaren zerbitzarian instalatu daitekeena.

Saioa Eli Pombo Iametzako kudeatzailearen sarrerarekin hasi zen. Burujabetza teknologikoa auto-kudeatutako teknologia bezala definitu zuen eta zergatik den beharrezkoa aipatu zuen. Honako ondorio nagusian laburbildu zuen: 'Burujabetza teknologikoa behar dugu gure etorkizun teknologikoaren jabe izateko, geure erabakiak geuk hartzeko, erabiliko dugun teknologiak geure errealitatera egokitutako ezaugarriak izateko'. Besteak beste, hizkuntzaren ikuspegitik daukan garrantzia azpimarratu zuen. Euskarak eremu digitalean presentzia izateko eta euskarazko teknologiak izatea ahalbidetzeko burujabetza teknologikoa oso garrantzitsua da, bestela konpainia handiek gure hizkuntza politika teknologikoa ere baldintzatuko dute. Zentzu horretan Josu Waliñok sarean.eus-en idatzitako 'Euskarak enbaxadore digitala behar du' artikulutik hartutako adibideak aipatu zituen Eli Pombok:

 

  • Googlek mapetan agertzen ziren toponimoen hizkuntza politika aldatu zuen eta lehen euskaraz agertzen ziren hainbat toponimo erdaraz agertzen hasi ziren.
  • Tripadvisor-ek ez ditu euskarazko iruzkinak onartzen.
  • Twitterrek ez du ofizialki euskarazko publizitaterik onartzen (PuntuEus Fundazioak hitzarmen bat lortu bazuen ere).

Maitena Urretabizkaiak Skura Mobile-eko kideak TEKS sarea aurkeztu zuen. Ekimen honek erakunde desberdinak saretzea duela helburu adierazi zuen, besteak beste teknologia burujabetzan oinarrituz eta ekonomia sozial eraldatzailea, teknologia libreak eta elkarlana sustatuz. TEKS sarea 2019ko ekainean aurkeztu zen Errenterian, beraz, oraindik oso berria da eta egingo duen ibilbidea guztien artean egin nahi dute.

Alex Haché-ren txanda izan zen ondoren. Calafou-ko (Kataluinia) komunitateko kide den emakume honek ziberfeminista eta aktibista bezala definitzen du bere burua eta besteak beste, generoa eta teknologiaren arteko erlazioa aztertzen duen Donestech elkarteko sortzaileetako bat da. Burujabetza teknologikoari buruzko ikuspegi filosofiko eta politikoa eskaini zigun, teknologia ulertzeko beste modu bat plazaratuz. Hau da, negozioa helburu izan ordez, beharren arabera sortutako teknologia eraiki beharra aipatu zuen. Publikoaren arreta piztu zuten berak aipatutako kontzeptu askok, baina azpimarragarria iruditu zitzaigun elikadura burujabetzarekin egindako parekatze lana. 'Elikadura' hitza 'teknologia' hitzarekin ordezkatu zuen. Honako hau da jatorrizko definizioa (guk euskaratu egin dugu):

"Elikadura burujabetza herriek duten eskubidea da; elikagai osasungarriak eta kulturalki egokiak, eskuragarriak, era jasangarrian eta ekologikoan ekoiztuak jasotzeko duten eskubidea, baita euren elikadura eta produkzio sistema erabakitzeko eskubidea ere. Horrek elikagaiak ekoiztu, banatu eta kontsumitzen dituztenak elikadura sistemen eta politiken erdigunean jartzen dituzte, enpresa eta merkatuen eskakizunen gainetik. Etorkizuneko belaunaldiak eta euren interesak defendatzen ditu. Elikadura burujabetzak merkataritza gardena sustatzen du, herri guztientzat diru sarrera duinak eta kontsumitzaileek euren elikadura kontrolatzeko dituzten eskubideak bermatuz. Elikadura burujabetzak gizarte erlazio berriak dakartza, gizon eta emakumeen, herrien, arraza, gizarte klase edo belaunaldien arteko menpekotasun eta desberdintasunik gabea".

Alex Hachék egindako ariketaren arabera, 'elikadura' hitza 'teknologia' hitzarekin ordezkatuz gero, definizio berdinera iritsiko gara:

"Teknologia burujabetza herriek duten eskubidea da; teknologia osasungarriak eta kulturalki egokiak, eskuragarriak, era jasangarrian eta ekologikoan ekoiztuak jasotzeko duten eskubidea, baita euren teknologia eta produkzio sistema erabakitzeko eskubidea ere. Horrek teknologiak ekoiztu, banatu eta kontsumitzen dituztenak elikadura sistemen eta politiken erdigunean jartzen dituzte, enpresa eta merkatuen eskakizunen gainetik. Etorkizuneko belaunaldiak eta euren interesak defendatzen ditu. Teknologia burujabetzak merkataritza gardena sustatzen du, herri guztientzat diru sarrera duinak eta kontsumitzaileek euren teknologia kontrolatzeko dituzten eskubideak bermatuz. Teknologia burujabetzak gizarte erlazio berriak dakartza, gizon eta emakumeen, herrien, arraza, gizarte klase edo belaunaldien arteko menpekotasun eta desberdintasunik gabea".

Era berean oso interesgarria iruditu zaigu Alex Hachék helarazi zigun dokumentu bat guztiokin partekatzea. Margarita Padilla informatikariarekin batera egindakoa da eta IKTen erabileraren inguruko gomendioak biltzen ditu.

Atsedenaldiaren ondoren, Xabier Barandiaran EHUko irakaslearen txanda izan zen. Maritxu eta Bartoloren amodio istorioarekin entzuleak 'Maritxu nora zoaz?' kantuan jarriz hasi zuen hitzaldia. Metafora eta joko polita eginez, Barandiaranek Bartolo enpresa gizon ospetsua zela adierazi zuen eta Maritxu berriz, aske izan nahi duen emakumea; 'iturrira Bartolo' erantzuten dionean, kode informatikoa aipatzen du Maritxuk. Bartolok eta Maritxuk euren amodio istorioa gauzatzeko elkarrekin lan egitera behartuak daude. Iturrian jende asko dagoela adierazi zuen Barandiaranek, hau da, euren kodea publiko egiten duten garatzaile asko eta iturria librea izanik, bertatik, hau da, software asketik edan dezakegula guztiok. Iturrirako bidean gero eta jende gehiago behar dela esan zuen Barandiaranek, eskubideak galtzen ari baikara eta erraldoi teknologikoek estatuen lekua hartu nahi baitute, euren boterea gero eta gehiago handituz. Azkenik, Bartzelonako Udalean Decidim plataformaren sorkuntza prozesuan izandako esperientzia azaldu zuen. 400 orriko baldintza agiria idatzi behar izan zutela argitu zuen, bideratu nahi zuten prozesua ongi lotzeko eta software librearen alde egiten zuten enpresek eta garatzaileek lekua izan zezaten.

Argiako Xabier Letona eta Axier Lopez kazetariek CC lizentziei eta eduki libreei buruz hitz egin zuten, euren ibilbidea eta esperientzia kontatuz. Besteak beste, helburua euskal hedabideen komunitatea indartzea bada, lehiakortasuna gainditu beharra dagoela aipatu zuten, partekatzeak indartzen baikaitu eta horrek edukia pertsona gehiagorengana iristea ahalbidetzen baitu.

 

 

 

Frank Karlitschek Nextcloud plataformaren sortzailea ere hizlarien artean izan zen, bideokonferentzia bidez. Beste hizlariek bezala, berak ere aipatu zuen datuak direla petrolio berria eta industria eta ekonomia askoren oinarria. Gaur egun ia datu edo informazio guztia Silicon Valley eta Seattle-en kontzentratua dagoela esan zuen eta beraz, beharrezkoa dela desentralizazioa. Hori lortzeko helburuarekin sortu zen Nextcloud, norberak kudeatutako plataforma bat, kode irekikoa eta bitartekaririk gabea.

Jardunaldien amaieran aukera desberdinei buruzko informazioa eman nahi izan genuen. Hau da, burujabetza teknologikoaren bidean zer ekimen, proiektu edo esperientzia daude gure inguruan?

Hala, gure lankide eta Librezaleko kide den Asier Iturraldek teknologia eta softwarea neutralak ez direla azaldu ondoren bestelako sare sozialen eredu bat posible zela erakutsi zigun. Deszentralizatutako eta federatutako sare sozialen fedibertsoko hainbat proiektu aipatu zituen: Mastodon, Pixelfed, Peertube... eta Euskal Fedibertsoaren historiaren eta gaur egungo garapenaren berri ere eman zigun.

Pasaiako Udaleko Rafael Puy informatikariak eurek udalean software librera egindako migrazio prozesua nolakoa izan zen azaldu zuen. Software libreak askatasuna eta malgutasuna ematen digula esan zuen, baina era berean ikasketa prozesua beharrezkoa dela. Hala ere, Pasaiako Udalean eurek uste baino askoz hobeto joan dela prozesua adierazi zuen eta udaleko langileak nahiko erraz ohitu direla aldaketara baieztatu zuen.

Azkenik, Alex Gabilondok eta Sonia Ortiz de Arrik, Irungo eta Donostiako Berritzeguneetako kideek hurrenez-hurren, gaur egun hezkuntzan azpiegitura teknologiko aldetik zein den egoera deskribatu eta tresna libreak erabili beharraren garrantzia azpimarratu zuten. Zorionez, Microsoft eta Google-en alternatiba bezala ikasgeletan erabiltzeko software libreko 24 tresna badaudela erakutsi zuten eta egoera aldatzeko borondatea behar dela azpimarratu zuten.

Honako hauek dira hizlariek euskarri digitalean helarazi dizkiguten aurkezpenak eta Euskarabilduaren webgunean zintzilikatuak ditugunak:

 

 

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Spri Donostia Euskara Fomento San Sebastián Donostia Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Indeus BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Irutxuloko hitza Hitz EHU Izarkom Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea