euskarabildua

Albisteak

ZIBERESPAZIOAREN BESTE GOBERNANTZA EREDU BAT POSIBLE AL DA?

2024 | 13. edizioa

partekatu

Manuela Battaglini abokatua da eta marketinean eta komunikazio digitalean aditua. Etika digitalari buruz, gobernu eta administrazio publikoentzat aholkulari lanetan aritu izan da. Eskubide Digitalen Espainiako Gutunaren egileetako bat izan zen eta Transparent Internet erakundeko zuzendaria. Egun, Adimen Artifizialean doktoretza egiten ari da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.

Battaglinirentzat Internet geruzatan banatutako iceberg bat da. Ekintza guztiak, politikoak, legezkoak, etikoak eta baita neurri ekonomikoak ere, iceberg-aren ageriko geruzan zentratzen dira. Abokatu honek dioenez, “mundu digitalean pairatzen ari garen arazo guztien jatorria sakonean dago, oligopolioz eta monopolio mugiezinez osatutako itsaso izoztuan”. Posible al da beraz, beste gobernantza eredu bat? Horri buruz mintzatuko da Euskarabildua jardunaldietan.

Battaglinik adimen artifizialak gizartean eta demokrazian dituen ondorioei buruz ikertu du, besteak beste, adimen artifizialaren oinarri diren algoritmoen eragin etikoa, soziala eta legala aztertzen aritu da eta erabaki automatizatuen diseinu etiko eta fidagarri baten metodologiaren diseinuan lan egin du.

Adimen artifizialaren oinarria algoritmoak dira, hau da, problema bat ebazteko eman behar diren urratsen deskribapen formala. Gizakiok modu naturalean gure buruan prozesatu ohi duguna, makinei erakusten diegu, haiek erantzun automatikoak eman ditzaten. Beraz, prozesamenduko arauek edo algoritmoek erantzun automatiko horietan zuzenean eragiten dute. Nork erabakitzen ditu arau horiek? Zer irizpiderekin?

Adimen artifiziala kutxa beltz baten modukoa da, astindu eta zerbait ateratzen da, baina nola, ez dakigu. Edo akaso badakigu Google-ek emaitza batzuk bistaratzen dituenean zeren arabera egin duen edo X sare sozialak publizitate jakin bat erakusten digunean zer arau jarraitzen dituen?

Errealitate honek Battaglinik aipatzen duen iceberg-aren ideia horrekin zuzeneko lotura dauka, egun konpainia handien esku baitago mundua baldintzatzeko gai diren irizpideen gaineko ezagutza hori.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea