euskarabildua

Albisteak

ZER EGIN DEZAKEGU INTERNET BERRIRO GUZTIONA IZAN DADIN?

2024 | 13. edizioa

partekatu

Gaur egun ezagutzen ditugun teknologia digitalak eragile anitzen arteko lankidetzari esker ezagutzen ditugu: finantzaketa publikoa, komunitate zientifikoa, hackerrak, oinarrizko gizarte-mugimenduak, mundu osoko milioika langile...

Internet sare neutral bat bezala diseinatu zen, desentralizatua. Baina bere bilakaerak egungo egoerara ekarri gaitu, non enpresa handi gutxi batzuek sare demokratikoaren izaera bera arriskuan jartzen duten. Hori konpondu nahi badugu, berriz ere, erakunde publikoen, enpresa arduradunen eta gizarte zibil antolatuaren arteko lankidetzara jotzea baino ez zaigu geratzen. Kontakizun hau mamitzen du Marta G. Francok ‘Las redes son nuestras’ (‘sareak gureak dira’) liburuan. Aurtengo Euskarabilduan gai honi buruzko xehetasunak kontatuko dizkigu.

Marta G. Francok hainbat hackmeeting eta hacklabs-etan parte hartu du okupatutako gizarte-zentroetan, eta Lorea/N-1 izeneko sare sozial libreko saiakera bateko kide ere izan da. M15a bizi izan zuen. Diagonal egunkariko teknologia saila koordinatu zuen eta Medialab-Prado kultura digitaleko zentroan bitartekari izan zen. Madrilgo Udaleko komunikazio politikoko eta sare sozialetako arduraduna izan zen. Internet bizitzeko leku izan dadin saiatzen da, gizarte-erakundeekin lan eginez, ia beti Laintersección ikerketa eta estrategia digitaleko kolektiboarekin. Adimen artifizialari giza eskubideen ikuspegitik begiratzen dion Algorights komunitateko kide ere bada.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea