euskarabildua

Albisteak

“Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira”. Zatoz ezagutzera!

2023 | 12. edizioa

partekatu

Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. Gure buruarekin koherentzian bizitzea garrantzitsua delako guztiontzat.

Modu burujabean kudeatu ezin den teknologiak norberaren koherentzia mehatxatu dezake, komunitatearen ekarpenei ateak itxi, hizkuntza txikienei hegoak moztu eta ingurumena zaintzeko ahaleginak zapuztu. Aldiz, teknologia burujabeek aske egiten gaituzte, garena zaintzen dute. Aukera iraunkorragoen, gizatiarragoen eta arduratsuagoen erakusleiho dira.

Zorionez ez gara etorkizunaz ari, orainaz ari gara. Horregatik aurtengo jardunaldietan, Google unibertsotik haratago, software librea eta burujabea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboak eta proiektuak balioan jarri eta ezagutzera eman nahi ditugu.

Jardunaldiak gure egunerokoan baliagarri zaizkigun hainbat tresna ezagutzera emango ditu, norberaren beharretara parametrizagarriak izan daitezkeenak, datuen pribatutasuna plataforma handien aldean babesten dutenak eta euskaraz ere erabilgarri daudenak: Nextcloud, edozein erakunde edo enpresentzako bulego birtuala, Oddo ERP sistema eta marketin digitalerako Mailtrain softwarea, besteak beste.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea