euskarabildua

Albisteak

Teknologia burujabetza pandemia garaian izango du hizpide aurtengo Euskarabildua jardunaldiak

partekatu

Urriaren 29an izango da Euskarabildua jardunaldien 9. edizioa Donostiako San Telmo Museoan. Aurtengo jardunaldiaren izenburua "Datuen izurria. Zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian" izango da. 

Covid 19aren pandemiak teknologiaren eta pribatutasunaren arteko eztabaida muturrera eraman du eta aurretik zegoen eztabaida agerian utzi du: herritarrok ez dugu gure datuen gaineko kontrolik eta hori gu kontrolatzeko erabil daiteke.

Horretagatik, aurtengo Euskarabildua jardunaldiak bi gai uztartuko ditu: pandemiak eragindako egoera eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak.

 

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena. 

Argiak, Ametzagaiñak eta Iametzak elkarlanean antolatu dute jardunaldia azken sei urteotan, urtero bogan dagoen gai baten inguruan arituz: Euskararen sustapena teknologia berrien bidez (2012); aukera berriak sarean (2013); IKTak hezkuntzaren mesedetan (2014); pantailaz beteriko mundua (2015) eta komunikazio emozionala: gizartea mugiarazteko tresnak (2016).

Nazioarteko begirada bertako erronketara nola egokitu hausnartzeko parada izan da urtez urte, bertako zein kanpoko adituekin aritzeko aukera eskainiz. Melania Burdaa, Maria Jose Loureiro, Pablo Iglesias, Filipo Vizzotto, Neus Lorenzo, Ferran Clavell, Katrin Oddsottir.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BAIC BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea DIPC Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar EHU-Hitz katedra Emun Enpresabidea Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea