euskarabildua

Albisteak

ODOO ERAKUNDEENTZAKO ERP LIBREA AURKEZTUKO DUTE EUSKARABILDUA JARDUNALDIETAN

partekatu

Gaur egun edozein erakundek behar du ERP (Enterprise Resource Planning) edo Enpresa Baliabideen Plangintzarako software bat izatea, bere jarduna kudeatu ahal izateko. Mota honetako softwareek edozein erakunderen alor desberdinen kudeaketarako funtzionalitateak eskaintzen dituzte: ekoizpena, finantzak, giza baliabideak...

Baina merkatuan dauden ERP soluzio ezagunenak jabedunak dira, softwarea hornitzailearena da eta bezeroari eskaintzen zaion autonomia mugatua da. Errealitate horren alternatiba gisa jaio zen Odoo duela hamar urte eta gaur egun pisu handia hartzen ari den tresna bat da. Norberak bere kasa ere instalatu dezake eta librea denez, pertsonalizatzeko aukerak eskaintzen ditu.

Euskarabildua jardunaldietan Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna aurkeztuko du.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 26an egingo da San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, www.euskarabildua.eus webgunearen bidez izena eman daiteke.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea