euskarabildua

Albisteak

NORBERAREN HODEIAN INFORMAZIOA METATZEA AHALBIDETZEN DUEN BULEGO BIRTUALERAKO NEXTCLOUD TRESNA ERAKUTSIKO DUTE EUSKARABILDUA JARDUNALDIETAN

Bizi dugun digitalizazioaren aro honetan edozein erakunderentzat funtsezkoa eta premiazkoa da online lana egitea eta ondorioz, bulego birtualaren kontzeptura aski ohituak gaude. Horrek suposatzen du erakundearen informazioa hodeian gordetzea beharrezkoa dela, ondoren edozein lekutatik lan egin ahal izateko, kide desberdinen artean dokumentuak partekatzeko eta abar.
Google Drive, OneDrive edo Dropbox bezalako zerbitzuak ezagutzen ditugu. Dokumentuak gorde, partekatu eta gailu desberdinen artean sinkronizatzeko aukerak eskaintzen dizkigute. Baina badakigu zer arrisku dakartzan gure datuak Google edo Microsoft bezalako enpresa pribatuen esku uzteak? Eta zer egin dezakegu tresna horiek gure erakundearen funtzionamendura egokitzen ez badira?
Nextcloud goian aipatutako horien alternatiba etikoa eta burujabea da, web zerbitzari batean norberaren hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea eta ondorioz, datuen pribatutasuna zaintzeko soluzioa. Baina dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: Bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta elektronikoa; online bozkak...
Gainera, software librea den neurrian, erakunde bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera gehiago daude eta euskaraz lan egiteko aukera ere eskaintzen du.
Asier Etxeberriak, Iametzako kideak Euskarabildua jardunaldian Nextcloud softwarearen ezaugarri desberdinak erakutsiko ditu.
Euskarabildua jardunaldia urriaren 26an egingo da San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, www.euskarabildua.eus webgunearen bidez izena eman daiteke.
 

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Spri Donostia Euskara Fomento San Sebastián Donostia Laboral Kutxa

laguntzaileak:

Asle Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Indeus BDS koop Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen EITB Elhuyar Elkar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Goieki Hekimen Hernani Burujabe Irutxuloko hitza Hitz EHU Izarkom Langune Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea San Telmo Seaska Talaios Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea