euskarabildua

Albisteak

Menpekotasun teknologikoa murrizteko tokian tokiko teknologia burujabetzak uztartuko ditugu aurtengo Euskarabilduan

partekatu

Urriaren 27an izango da San Telmo Museoan. Aurtengo jardunaldiaren izenburua “Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik eta herrira”.

2020ko pandemia, energia eta baliabideen krisi handia... Azken urteetako gertakariek agerian utzi dute gure bizitzeko modua inguruneak ematen dizkigun baliabideak gainditzen dituela. Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasun eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo.

Asko dira gure inguruan menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen aldeko apustua eginez. Horren adibide Hernani Burujabe, tokiko garapen jasangarrian oinarritzen den egitasmoa, edo Sakananet telekomunikazio eredu mankomunatuaren aldeko proiektua ditugu inguruan, besteak beste.

Aurtengo Euskarabildua jardunadian menpekotasun teknologiko hori murrizteko tokian tokiko teknologia burujabetzetan urratsak emango ditugu. Utopia existitzen da, eta oso hurbil dugu.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena.

Argiak, Ametzagaiñak eta Iametzak elkarlanean antolatu dute jardunaldia azken sei urteotan, urtero bogan dagoen gai baten inguruan arituz: Euskararen sustapena teknologia berrien bidez (2012); aukera berriak sarean (2013); IKTak hezkuntzaren mesedetan (2014); pantailaz beteriko mundua (2015) eta komunikazio emozionala: gizartea mugiarazteko tresnak (2016); Teknologia aurreratuak marketing eta komunikazio esparruan (2017); Gobernu irekietarako teknologiak (2018); Burujabetza teknologikoa: hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da (2019); Datuak pandemia garaian (2020); Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako Internet jasangarrirantz (2021).

Nazioarteko begirada bertako erronketara nola egokitu hausnartzeko parada izan da urtez urte, bertako zein kanpoko adituekin aritzeko aukera eskainiz. Melania Burdaa, Maria Jose Loureiro, Pablo Iglesias, Filipo Vizzotto, Neus Lorenzo, Ferran Clavell, Katrin Oddsottir.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea