Bizi dugun garaian, datu eta informazio guztia gurutzatzea ia ezinezkoa da. Nola kudeatu daiteke hau modu eraginkorrean.
Datu kopuruak handituz doaz minutuero, baita datu hauek erabiltzeko ideiak. Datu Irekiak zure datu bildumara gehitzeak analisi aukerak handitzen ditu eta horrek zure negozio edo proiektua lagundu dezake hainbat bidetan. Datu horiek gabe jorratu ezingo ziren hainbat bide, edo erabakiak hartzeko “ziurtasunak” lortzeko, instintua soilik erabiliz.
Zein da Open Dataren erabilera eta zein erabilera izan dezakete enpresa eta elkarteek?
Informazio gehigarriaren pieza txiki bakoitzak informazio inportantea eskaini dezake, erabakiak hartzeko orduan erabakigarria izan daitekeena. Izan dirua aurrezteko, nora bideratu erabakitzeko edo bezeroengana nola hobe iritsi jakiteko.
Open Data erabiltzen ez duenak ere -uste duelako jada nahikoa datu badituela- kontuan eduki beharko luke, erabiltzen duenaren aldean “konparaketaren akatsa” egin dezakeela, hau da, abantailak galdu eskura eduki zezakeen informazioa ez aztertzeagatik.
Datu babesa eta pribatutasunean zeintzuk dira sortzen diren arazo nagusiak? Nola egingo dio aurre Europar Batasunak onartu berri duen General Data Protection Regulation-ek?
Open Data guztien artean batzuk ez dira anonimoak, eta orduan pentsatu egin behar da sortzen diren datu baseetan. Norbanakoen datuak jaso ezkero, Europan bizilekua badute behintzat, GDPR-rekin bateragarria behar du izan.
Enpresak GDPR-ren aurrean kontuan izan behar duena da ze datu dituen, non gordetzen dituen, zertarako erabiltzen diren eta nork duen sarbidea. Enpresei irizpide zehatzak ezarriko zaizkie, adibidez nola jokatuko duten pertsona batek “ahaztua izateko eskubidea” aldarrikatzen badu: bere datuak benetan ezabatu ahalko ditu? Hori egiten dela dokumentatu daiteke?
Datuen panorama honen erdian, GDPR-k norbanakoen eskubideak jartzen dizkio datu pertsonalen kudeaketari eta pribatutasunari. Beraz saiatu behar gara soluzioak topatzen legea, gobernantza eta segurtasuna betetzen dutenak, pribatutasuna babesten dutenak eta aldi berean balio komertziala lortzeko enpresei datuak aztertzea baimentzen diotenak.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea