euskarabildua

Albisteak

MAILTRAIN: E-MAIL MARKETING-erako SOFTWARE LIBRE ETA BURUJABEA AURKEZTUKO DUTE EUSKARABILDUAN

partekatu

Gaur egun marketinaren eremuan, e-posta bidalketak egitea oso ohikoa da, informazioa publiko zabal bati helarazteko, bezeroak fidelizatzeko edo salmenta zereginetarako. Zentzu honetan esan, e-postak jarraitzen duela izaten gaur egun marketin alorrean errendimendu hobea eskaintzen duen kanala. 2019ko datuen arabera, e-posta bidezko kanpainetara joan zen enpresen marketinaren aurrekontuaren %13 eta salmentetan %19ko inpaktua izan zuen. Horregatik, enpresentzat eta erakundeentzat oso bitarteko baliagarriak dira e-posta bidezko bidalketak egitea eta neurtzea ahalbidetzen duten softwareak.

Mailinak egiteko erabiltzen diren aplikazioei dagokienez, erabilienetako batzuk SendInBlue, MailRelay eta Mailchimp dira. Baina mailin bidalketa batean e-posta helbideak kudeatzen dira eta informazio konfidentzial hori hirugarrenen esku uzten ari gara plataforma horiek erabilita. Hori saihesteko badira alternatibak. Horietako bat da Mailtrain. 

Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da, norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera ematen duena, datuen pribatutasuna zainduz. 

Euskarabildua jardunaldian Eli Pombo Iametzako kideak, Mailtrain-en ezaugarri nabarmenak azalduko ditu.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 26an egingo da San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, www.euskarabildua.eus webgunearen bidez izena eman daiteke.
 

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Antza komunikazio grafikoa Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea