Kris De Decker Belgikan jaio zen eta gaur egun Bartzelonan bizi da. Low-tech magazine aldizkariaren egilea da, arazo guztiek konponbide teknologikoa dutela onartzen ez duen argitalpena. 2018az geroztik, Low-tech magazine aldizkaria eguzki-energiaz hornitzen den zerbitzari batean funtzionatzen du.
Bere HOW (NOT) TO BUILD A SOLAR POWERED INTERNET bere hitzaldian energia berriztagarrien erabileraren inguruan arituko da. Energia berriztagarria irtenbidea izan daiteke, baina horren erabilerarako bidea ere zuzendu behar da.
March Momentanea Guatemalako Ziberfeministen elkarteko kidea da. Antropologa eta hackfeminista, bere lana teknologien, lur-gorputz lurraldeen eta idarkeria soziopolitikoen arteko harremanean oinarritzen da. Guatemalako Ciberfem Lab kolektibo ziberfeministan eta Ciberseguras Latinoamerikako sarean parte hartzen du. Eta Digital Defenders Partnership proiektua koordinatzen du Latinoamerikako eskualderako.
Jardunaldian eskainiko digun MOMENTANEA... ¿ESTÁS AHÍ? UNA REFLEXIÓN PERSONAL SOBRE EL TIEMPO Y LOS RECURSOS hitzaldian teknologiekin sortzen dugun denbora- eta espazio- harremanaren inguruan hausnartzera gonbidatuko gaitu.
Alexek ziberfeminista eta teknologia libre eta iraunkorren maitale bezala aurkezten du bere burua. Teknologia burujabetzaren arloan dauden ekimenen inguruko bi liburu idatzi ditu eta etorkizun utopiko eta feministen inguruko tailerrak antolatzen ditu. Generoaren eta teknologien arteko harremana aztertzen duen Donestech kolektiboaren sortzailea ere bada.
Aurtengo Euskarabilduan, POR QUÉ SILLICON VALLEY NO NOS SALVARÁ DEL CAMBIO CLIMÁTICO hitzaldia eskainiko digu.
Aurtengo Euskarabildua jardunaldian utopiak garrantzi berezia hartuko du, errealitatea eraikitzeko tresna gisa. Horretarako, Beñat Irasuegi izango dugu gurean eta egungo testuinguruaren mapeo bat eskainiko digu. Beñat Irasuegi Talaios kooperatibako langile bazkidea eta TEKS sareko kidea da. Ekonomia sozialean aritua da eta gurean Solarpunk filosofia ardatz izango duen hitzaldia eskainiko digu, teknologia libre eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan.
Jardunaldiak ixteko, jada martxan dauden hiru proiektu ezagutzeko aukera izango dugu: Fairphone Iratxe Acharen eskutik, Reciclanet Ivan Gonzalezen eskutik eta Onaro Xabier Igartuaren eskutik.
© 2012-2024 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea