euskarabildua

Albisteak

Datuen eta informazioaren kudeaketa burujabearen garrantzia hizketa gai izango da

2022 | 11. edizioa

partekatu

Teknologiaz inguraturik bizi gara, mugikorraren alarmarekin esnatzen gara, uneoro jakinarazpen desberdinak jasotzen ditugu, eskumuturrean daramagun ordenagailuak eguneko pultsazio guztiak zenbatzen ditu... Informazio eta datu horiek guztiak multinazional eta enpresa handien eskuetan uzten ari gara, jakin gabe zer erabilera egiten duten horrekin. Eta gaur egungo ekonomia datuetan oinarrituta dago, informazioa duenak dauka boterea. Gai honi buruz hitz egingo dute aurtengo Euskarabildua jardunaldian Eñaut Gracia Errenteriako Udaleko zinegotziak eta Asier Iturralde Iametzako lankideak. Gracia Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Modernizazioa, Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea azpisaileko zinegotzi ordezkaria da. Bere hitzaldian instituzio baten ikuspegitik datuen kudeaketa burujabeak duen garrantzia azpimarratuko du. Asier Iturraldek berriz, Google Analytics tresnaren alternatiba den Matomo webguneen estatistikak neurtzeko softwarea aurkeztuko du. Era berean, euskaraz lan egiteko garaian bigarren honek eskaintzen dituen abantailak aipatuko ditu. Euskarabildua jardunaldia urriaren 27an egingo da San Telmo museoan. Bertaratu nahi izanez gero, webgunearen bidez izena eman daiteke.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Antza komunikazio grafikoa Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea