euskarabildua

Albisteak

Balorazioen unea iritsi da

partekatu

Pasa den ostiralean, urriaren 19an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Euskarabildua jardunaldiak izan ziren. Iametza Interaktiboa enpresak, Argia aldizkariak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako jardunaldiaren lehenengo edizioa izan zen, eta arrakasta handia izan zuela esan daiteke.

Guztira 85 lagunetik gora elkartu ziren aretoan Davyth Hicks, Albert Cuesta, Egoitz Goikoetxea eta Lander Arbelaitz adituen azalpenak entzuteko. Lau hitzaldi horiez gain, euskaraz garatutako hiru proiektu eredugarrien (Tropela.net, Osasunlingua eta Arbel digitala) bideoak ere ikusi ahal izan ziren.

Antolatzaileen helburua datorren urtean ere berriro antolatzea da, beraz, beharrezkoak diren balorazioak egin ostean, datorren urteko edizioari begira jartzea besterik ez da geratzen.

Azkenik, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie jardunaldi hau posible egin duten babesle (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa) eta laguntzaileei (Antza Komunikazio Grafikoa, Deustoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Multimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Marketing Eskola Nagusia, Langune eta Mondragon Unibertsitatea), izan ere euren laguntzarik gabe ez litzateke posible izango Euskarabildua antolatzea. Eta nola ez, bertaratu diren guztiei ere mila esker.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Hitz EHU Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Asle Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Euskorpora Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Irutxuloko hitza Izarkom Langune Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Tolosadea garatzen UEMA Udako Euskal Unibertsitatea

© 2012-2026 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea